Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

NOTITIA VASCONIAE

Sarrerak

Euskal Herriko historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia. Arakatu haien ibilbideak eta obrak, gure historiaren garaietan zehar.

Hiztegia

ERREPUBLIKAREN ETA GOI-INPERIOAREN GARAIKO EGILE GREKO-LATINDARRAK

17 sarrera
Aplikatutako iragazkiakIragazkiak garbitu ×
  1. DION KASIO(Nizea, ca. 165 – K.o. III. mendea).

    Dion Kasio Nizea hirian (Bitinia) jaio zen, senatarien ordenako handikien familia batean. Cocceianus ezizenez ageri da Bizantzioko eskuizkribuetan. Komodo enperadorearen (180-192) agintaldiaren amaieran, Senatuko kide izatea lortu zuen,…

    Egilea: Jokin Lanz

  2. ESTRABON(Amasia, Ponto, ca. K.a. 64 – s. l., ca. K.o. 19).

    Amasian jaiotako geografo greziarra (K.a. 64) izan zen, eta Augustoren agintaldian idatzi zuen bere obra nagusia. Greziar tradizio geografikoan txertatutako lana zen, baina erromatarren interesei begira egindakoa, haientzat egiten…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  3. FLORO (Luzio Aneo Floro) (Afrika, K.o. 70? – Erroma, ca. K.o. 140).

    Luzio Aneo Floro latindar historialaria izan zen, eta Tito Livioren Ab urbe condita lanaren bertsio laburtu bat idatzi zuen: Tito Livioren epitomea. Livioren lana bezala, Erromaren historia laudagarri…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  4. JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 – Erroma, K.a. 44.).

    Erromatar militarra eta agintari politikoa. Erromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen protagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a. 60-53) kide izan zen. Triunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a. 48), eta horrek…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  5. PLUTARKO(Keronea, K.o. 46 – Delfos, K.o. 120).

    Greziar biografoa eta saiakeragile horrek ospe handia izan zuen Erromatar Inperioan bere bizitza osoan (K.o. 46 – K.o. 120). Erromatar hiritarra zenez, magistratu-karguak izan zituen, tokiko gaietan esku hartu zuen,…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  6. POLIBIO (Megalopoli, Grezia, K.a. 200 – s. l., K.a. 118).

    Megalopoli hirian jaiotako (K.a. 200) historialari greziarra. K.a. 167an iritsi zen Erromara, erromatarrek Liga Akeoari eskatutako mila bahituetako bat izan baitzen, Liga horrek Grezian erromatarren aurkako jarrera sortzen ari zela…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  7. PONPONIO MELA(Algeciras, K.o. 15 – Erroma, K.o. 45).

    Hispaniar jatorriko geografoa. Julio-klaudiotar enperadoreen garaian bizi izan zen eta K.o. 45. urtearen inguruan hil zen. De Chorographia lana idatzi zuen, hiru liburukikoa, eta, hor, K.o. i. mendearen hasierako mundua deskribatu zuen,…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  8. PTOLOMEO (Klaudio Ptolomeo) (Alexandria, ca. K.o. 100 – 170).

    Klaudio Ptolomeo Alexandrian bizi zen greko-egiptoar jatorriko zientzialaria izan zen, bai eta erromatar hiritarra ere. K.o. ii. mendean bizi izan zen eta astrologiari, matematikari, musikari eta, batez ere, geografiari buruzko…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  9. S. PONPEIO FESTO(K.o. II. mendea).

    Ezer gutxi dakigu S. Ponpeio Festori buruz. K.o. ii. mendeko erromatar gramatikaria izan zen, eta, zenbait ikertzaileren ustez, haren izen osoa Sextus Pompeius Festus izan zitekeen. De verborum significatu izeneko…

    Egilea: Jokin Lanz

  10. SARRERA

    Erromako Errepublikaren eta Goi Inperioaren garaian mendebaldeko Pirinioen inguruan —Antzinate Berantiarretik aurrera, Baskonia esaten zaio eremu horri zenbait esparrutan— izandako gertaera historikoei buruzko iturri historiografikoak eta literarioak —garaiko…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  11. TIBULO (Albio Tibulo) (ca. K.a. 55 – K.a. 19).

    Ez dakizkigu ez Albio Tibuloren praenomena, ez jaiotze-data zehatza, ezta jatorria ere. Dirudienez, bere bizitza laburra Erromaren eta Lazioko landa–jabetza baten artean eman zuen. Aitagabea zen, eta zaldunen…

    Egilea: Jokin Lanz

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP