Fundación para el Estudio del Derecho Histórico y Autonómico de Vasconia

Lizarrako eta Donostiako foruak

Formato digital para trabajar. Formato en papel para subrayar.

Resumen de la obra

Analisi historiko orotan bezala, Erdi Aroko zuzenbideari buruzko ikerketak lagundu egiten du geroko aroetako prozesuak eta gertaerak ulertzen. Euskal Herriko tokiko foruen gaineko azterlanen kasuan, ordea, historiaren berezko loturak are garrantzi handiagoa hartzen du, Erdi Aroko zuzenbidearen eta ondorengo ordenamendu juridikoaren arteko batasuna kontuan izanik. Ez baitagoeuskal berezitasun juridikoak u lertzerik Erdi Aroko eta Aro Modernoko foruen bilakaerari erreparatu gabe eta, bereziki, ezinezkoa da foruen bilakaera hori konprenitzea aldez aurretik Goi Erdi Aroan udal-foruak eratuko zituzten prozesuak aintzat hartzen ez badira. Liburuki honek tokiko foruen eratze-prozesua testuinguruan kokatu eta aletzen du, Lizarrako eta Donostiako foruen azterketa konparatuaren bitartez, familia berean txirikordatutako testuak baitira biak. Bi foru horien azterketa konparatuak Erdi Aroko zuzenbidearen zenbait erronka propiotan aurrera egitea ahalbidetzen digu: zuzenbidearen eraketa-prozesuak ezagutzea XI. mendetik aurrera, eta Goi Erdi Aroko Nafarroa eta Gipuzkoako instituzioen, gizartearen eta ekonomiaren ezaugarriak argitzea.

Euskal Herriko lurraldeetan eratutako zuzenbideak geroagoko denboretan garatuko ziren axiomak aurreratu zituen; esate baterako, forua boterea zuenaren eta herriaren arteko hitzarmen gisa ulertzea, eta zenbait eskubideren jabe egitea auzotasun-kontzeptuaren bitartez. Lan honetan parte hartzen duten egileek Lizarrako eta Donostiako foruen alderdi juridikoak, politikoak eta sozialak arakatu dituzte, garai hartako erretratu bat eskaintzeko xedez, zeina lagungarri izango baitzaigu foraltasunaren jatorria erabat ulertzeko.

Datos editoriales

Lugar
Donostia-San Sebastián
Colección
Humboldt seriea
Año
2020
Editorial
Fundación Iura Vasconiae
Páginas
368
ISBN
978-84-697-9042-7

Cómo acceder a esta publicación

Versión digital

Descarga el PDF para consultar, buscar y citar fácilmente en tus trabajos académicos o informes profesionales.

Descargar PDF

Sobre los autores / las autoras

Cómo citar esta publicación

JIMENO ARANGUREN Roldán, AYERBE IRÍBAR María Rosa, SERNA VALLEJO Margarita, LEMA PUEYO José Ángel, ALVAREZ BERASTEGI Amaia, ILUNDAIN CHAMARRO Javier, ETXEZARRAGA ORTUONDO Iosu, BARRERO GARCÍA Ana María, IRUJO Xabier, INTXAUSTEGI JAUREGI Nere Jone (2020), Lizarrako eta Donostiako foruak, Donostia-San Sebastián, Fundación Iura Vasconiae.

Proyecto financiado por los fondos Next Generation EU en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia del Gobierno de España


Con el apoyo de:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP