Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

Lizarrako eta Donostiako foruak

Formatu digitala lan egiteko. Paperezko formatua azpimarratzeko.

Lanaren laburpena

Analisi historiko guztietan bezala, Erdi Aroko zuzenbideari buruzko ikerketak lagundu egiten du geroko aroetako prozesuak eta gertaerak ulertzen. Euskal Herriko tokiko foruen gaineko azterlanen kasuan, ordea, historiaren berezko loturak are garrantzi handiagoa hartzen du, Erdi Aroko zuzenbidearen eta ondorengo ordenamendu juridikoaren arteko batasuna kontuan izanik. Ez baitago euskal berezitasun juridikoak ulertzerik Erdi Aroko eta Aro Modernoko foruen bilakaerari erreparatu gabe eta, bereziki, ezinezkoa da foruen bilakaera hori konprenitzea aldez aurretik Goi Erdi Aroan udal-foruak eratuko zituzten prozesuak aintzat hartzen ez badira. Liburuki honek tokiko foruen eratze-prozesua testuinguruan kokatu eta azaltzen du, Lizarrako eta Donostiako foruen azterketa konparatuaren bitartez, familia berean txirikordatutako testuak baitira biak. Bi foru horien azterketa konparatuak Erdi Aroko zuzenbidearen zenbait erronka propiotan aurrera egitea ahalbidetzen digu: zuzenbidearen eraketa-prozesuak ezagutzea XI. mendetik aurrera, eta Goi Erdi Aroko Nafarroa eta Gipuzkoako instituzioen, gizartearen eta ekonomiaren ezaugarriak argitzea. Euskal Herriko lurraldeetan eratutako zuzenbideak geroagoko denboretan garatuko ziren axiomak aurreratu zituen; esate baterako, forua boterea zuenaren eta herriaren arteko hitzarmen gisa ulertzea, eta zenbait eskubideren jabe egitea auzotasun-kontzeptuaren bitartez.

Lan honetan parte hartzen duten egileek Lizarrako eta Donostiako foruen alderdi juridikoak, politikoak eta sozialak arakatu dituzte, garai hartako erretratu bat eskaintzeko xedez, zeina lagungarri izango baitzaigu foraltasunaren jatorria erabat ulertzeko. portada_los_fueros_eu

Edukien aurkibidea

  1. 7 Serie Humboldt | 005 | ÍndiceFEDHAV PDF
  2. 7 Serie Humboldt | 007 – 012 | IntroducciónALVAREZ BERASTEGI Amaia PDF
  3. 7 Serie Humboldt | 013 – 042 | Iragan iluna: Gipuzkoa eta Nafarroa (X-XII. mendeak)ALVAREZ BERASTEGI Amaia, LEMA PUEYO José Ángel PDF
  4. 7 Serie Humboldt | 043 – 060 | Lizarrako lurraldearen antolamendua eta Lizarraren sorreraETXEZARRAGA ORTUONDO Iosu PDF
  5. 7 Serie Humboldt | 061 – 088 | Donostiako eta inguruko lurraldearen antolamendua Goi Erdi Aroan: Bilakaeraren ikuspegi panoramikoaBARRERO GARCÍA Ana María PDF
  6. 7 Serie Humboldt | 089 – 143 | Jakako foruaren beste historia bat (Beste irakurketa bat eta berrinterpretazio-saiakera)IRUJO Xabier, ALVAREZ BERASTEGI Amaia PDF
  7. 7 Serie Humboldt | 145 – 180 | Zuzenbidea Lizarrako eta Donostiako foruetanJIMENO ARANGUREN Roldán PDF
  8. 7 Serie Humboldt | 181- 219 | Gutxiengo sozialak Lizarrako foruanIRUJO Xabier PDF
  9. 7 Serie Humboldt | 221 – 236 | Gutxiengo judua Lizarrako foruanALVAREZ BERASTEGI Amaia PDF
  10. 7 Serie Humboldt | 237 – 249 | Lizarrako eta Donostiako foruen familia 1200. urtetik aurreraINTXAUSTEGI JAUREGI Nere Jone PDF
  11. 7 Serie Humboldt | 251 – 330 | Donostiako foruari buruzko oharrak: foruaren hedapena, indarraldia eta modernotasuna, eta foru-testuen azterketaAYERBE IRÍBAR María Rosa PDF
  12. 7 Serie Humboldt | 331 – 352 | Donostiako foruaren ondorengo itsas zuzenbidearen garapenaSERNA VALLEJO Margarita PDF
  13. 7 Serie Humboldt | 353 – 357 | ParticipantesIRUJO Xabier, ALVAREZ BERASTEGI Amaia PDF

Argitalpen datuak

Lekua
Donostia-San Sebastián
Bilduma
Humboldt seriea
Urtea
2020
Argitaletxea
Iura Vasconiae Fundazioa
Orrialdeak
368
ISBN
978-84-697-9042-7

Nola eskuratu argitalpen hau

Bertsio digitala

Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.

Deskargatu PDFa

Sobre los autores / las autoras

Nola aipatu argitalpen hau

JIMENO ARANGUREN Roldán, AYERBE IRÍBAR María Rosa, SERNA VALLEJO Margarita, LEMA PUEYO José Ángel, ALVAREZ BERASTEGI Amaia, ILUNDAIN CHAMARRO Javier, ETXEZARRAGA ORTUONDO Iosu, BARRERO GARCÍA Ana María, IRUJO Xabier, INTXAUSTEGI JAUREGI Nere Jone (2020), Lizarrako eta Donostiako foruak, Donostia-San Sebastián, Iura Vasconiae Fundazioa.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP