Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

NOTITIA VASCONIAE

Sarrerak

Euskal Herriko historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia. Arakatu haien ibilbideak eta obrak, gure historiaren garaietan zehar.

Hiztegia

Sarrera guztiak

1.275 sarrera
  1. COLA GOITI, Jose (Gasteiz, 1841 – Gasteiz, 1924).

    Arabako Institutu Probintzialean ikasi ostean Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Amerikara emigratu zuen eta Uruguain ezarri zen; han, irakasle izan zen Florida departamentuko Veinticinco de Agosto…

    Egilea: Xabier Irujo Ametzaga/Alberto Irigoyen Artetxe

  2. COMMUNAY, Arnaud (Paue, 1845ko ekainak 15 – ?, 19..)

    Arnaud Communay Pauen 1845ean sortzen da. Jurista familia batekoa (aita abokatua eta aitatxi auzi-idazkaria zituen), Zuzenbide-ikasketak segitzen ditu, notario izateko asmoarekin. Baina, bere lizentzia ukan eta, ikerketa-mundura buruz…

    Egilea: Iban Larrandaburu

  3. CONTARINI, Gaspar (Venezia, 1483 – Bolonia, 1542).

    Veneziako nobleziako familia batekoa zen, eta hiri horretan jaio zen 1483ko urriaren 16an. Teologia, matematika eta grekoa ikasi zituen Paduako Unibertsitatean, 1501. urtetik 1509. urtera bitartean. Veneziara itzultzean,…

    Egilea: Álvaro Adot Lerga

  4. CORTES VITAS, Cristobal Maria (Tutera, 1740 – Tutera, 1804).

    Tuteran jaio zen 1740ko otsailaren 12an, eta aita Vicente Cortes zuen, hiri hartako Udaleko errejidorea. Coleta Bordarekin ezkondu zen Cristobal Maria Cortes. Aitaren urratsei jarraikiz, Tuterako errejidorea izan…

    Egilea: Roldán Jimeno Aranguren

  5. CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. – Donostia, 1587).

    Nafar jatorriko Cruzat familia Donostian finkatu zen, Nafarroako erresumarekin zituen loturak hautsi gabe. Ezin izan dugu argitu familiaren daturik, baina xvi. mendearen bigarren erdian Donostian ageri da, 1567an, artile-esportatzaile…

    Egilea: M.ª Rosa Ayerbe Iribar

  6. CUADRA SALCEDO, Ruperto (Tutera, Nafarroa, 1869 – 1953ko uztailak 24).

    Marianoren eta Candidaren semea, aita ordeztu zuen San Adriango markesaren ondarearen administrazioan, eta Erriberako hiriburuko burgesia profesional ilustratuetako bat izan zen. Zuzenbidean graduatu zen Madrilgo unibertsitate zentralean, eta…

    Egilea: Juan-Cruz Alli Aranguren

  7. DARRICAU [ARRIKO], Albert (Landak, 1843 – 1912, Baiona).

    Albert Darricau, lanbidez epailea eta afizioz historialaria, Landetan sortu zen. Baionan aritu zen epaile lanetan, eta herri bereko Mousserolles auzoan Pika-Sarri etxea izan zuen bizileku. Albert Darricauri zor…

    Egilea: Egoitz Urrutikoetxea

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP