Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

NOTITIA VASCONIAE

Sarrerak

Euskal Herriko historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia. Arakatu haien ibilbideak eta obrak, gure historiaren garaietan zehar.

Hiztegia

ANTZINAROA

70 sarrera
Aplikatutako iragazkiakIragazkiak garbitu ×
  1. ITINERARIUM BURDIGALENSE (ca. 333).

    333. urtearen inguruan egokitutako ibilbide bat da. Ezagutzen ez dugun egile kristau batek egin zuen. Bordelekoa edo, behintzat, Akitaniakoa zen egile hori. Dokumentu horretan, puntu geografiko baten eta hurrengoaren…

    Egilea: Jokin Lanz

  2. JOAN BIKLAROKOA (Santarem, ca. 540 – Girona, ca. 621).

    Joanek ez du apenas hitz egiten berari buruz bere idatzietan; haren bizitzaren zati handi bati buruz dakiguna Isidoro Sevillakoari esker dakigu, Joanen biografia laburra idatzi baitzuen De viris…

    Egilea: Jokin Lanz

  3. JULIAN TOLEDOKOA(Toledo, 642-690).

    Julian Toledon jaio zen, judu jatorriko familia kristautu batean. Hiriko katedraleko eskolan ikasi zuen, eta, han, Toledoko apezpiku Eugenio II.a izango zena izan zuen irakasle. Julian gaztea laster…

    Egilea: Jokin Lanz

  4. JULIO ZESAR (Kaio Julio Zesar) (Erroma, K.a. 100 – Erroma, K.a. 44.).

    Erromatar militarra eta agintari politikoa. Erromako Errepublikaren amaierarekin lotutako gertaera garrantzitsuenen protagonista izan zen. Lehen triunbiratuko (K.a. 60-53) kide izan zen. Triunbiratuan, gatazka izan zuen Ponpeiorekin (K.a. 48), eta horrek…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  5. KLAUDIO KUARTINOREN GUTUNA POMPELOKO DUUNBIROEI

    Brontzezko tabula. Tradizioaren arabera, Arren aurkitu zen, baina, egian-tzez, Iruñekoa izango zen. Desagertuta dago. Honela dio testuak: Claudius Quartinus / IIviris Pompe(onensibus) salutem / et ius magistratus vestri…

    Egilea: Javier Velaza

  6. LUZIO PONPEIO PRIMIANOREKIN EGINDAKO ABEGI-ITUNAREN TAULA

    Brontzezko taula, Iruñetik gertu aurkitua, 1528an. Geroago, desagertu egin zen, eta, dirudienez, testu hau zuen: Nerone Claudio Caesare / Aug(usto) Ger(manico) II / Caesio Martiale co(n)s(ulibus) VIII /…

    Egilea: Javier Velaza

  7. MAXIMO ZARAGOZAKOA(VI. mendea-619).

    Gutxi dakigu Maximo Zaragozakoari buruz. Caesaraugustako apezpiku izan zen Sinplizio apezpikuaren ondoren, 592tik 619ra, eta urte horretan hil zela uste da. Zaragozako (592), Bartzelonako (599) eta Egarako (599)…

    Egilea: Jokin Lanz

  8. NOTITIA DIGNITATUM(V. mendeko hasiera).

    Notitia Dignitatum omnium tam ciuilium quam militarium in partibus Orientis et Occidentis dokumentuak index bat du hasieran, eta, hor, Erromatar Inperioko bi zatietako kargu zibilak eta militarrak sailkatzen…

    Egilea: Jokin Lanz

  9. NOTITIA PROVINCIARUM ET CIVITATUM GALLIAE(IV. mendearen amaiera).

    Notitia Provinciarum et Civitatum Galliae kantzilertza inperialak igorritako dokumentu bat da, iv. mendearen amaieran idatzia, eta Erdi Aroko zenbait eskuizkributan iritsi da gurera. Dokumentu horretan, Galiako diozesietako provinciaeak jasotzen…

    Egilea: Jokin Lanz

  10. OPILANOREN EPITAFIOA(642).

    1820an Villafranca de Córdoba udalerrian zatikatuta aurkitutako epigrafia-pieza bat da. Jatorrizko pieza galduta dago, eta 1838an egindako marrazki bat baino ez da iritsi gurera. Halaber, pieza horren kontserbazio-egoerak…

    Egilea: Jokin Lanz

  11. PAULINO NOLAKOA (Pontzio Antzio Meropio) (K.o. 355-431).

    Pontzio Antzio Meropio galiar-erromatar jatorrikoa zen, eta senatarien ordenako familia batekoa. Kristau bihurtu zen eta Nolako (Napoles, Italia) apezpikua izatera iritsi zen, Paulino Nolakoa izenez (K.o. 355-431). Akitaniarekin lotura…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  12. PAULINO PELLAKOA(Pella, ca. 376 – Bordele, ca. 459).

    Paulinus Pellaeus da Erromatar Inperio Berantiarraren garaiko Galiatik ongien ezagutzen dugun pertsonetako bat, Paulinok berak Eucharisticos izeneko poema autobiografikoan kontatzen digunari esker. Poema 616 hexametroz osatuta dago, eta 459. urte…

    Egilea: Jokin Lanz

  13. PLUTARKO(Keronea, K.o. 46 – Delfos, K.o. 120).

    Greziar biografoa eta saiakeragile horrek ospe handia izan zuen Erromatar Inperioan bere bizitza osoan (K.o. 46 – K.o. 120). Erromatar hiritarra zenez, magistratu-karguak izan zituen, tokiko gaietan esku hartu zuen,…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  14. POLIBIO (Megalopoli, Grezia, K.a. 200 – s. l., K.a. 118).

    Megalopoli hirian jaiotako (K.a. 200) historialari greziarra. K.a. 167an iritsi zen Erromara, erromatarrek Liga Akeoari eskatutako mila bahituetako bat izan baitzen, Liga horrek Grezian erromatarren aurkako jarrera sortzen ari zela…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  15. PONPONIO MELA(Algeciras, K.o. 15 – Erroma, K.o. 45).

    Hispaniar jatorriko geografoa. Julio-klaudiotar enperadoreen garaian bizi izan zen eta K.o. 45. urtearen inguruan hil zen. De Chorographia lana idatzi zuen, hiru liburukikoa, eta, hor, K.o. i. mendearen hasierako mundua deskribatu zuen,…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  16. PTOLOMEO (Klaudio Ptolomeo) (Alexandria, ca. K.o. 100 – 170).

    Klaudio Ptolomeo Alexandrian bizi zen greko-egiptoar jatorriko zientzialaria izan zen, bai eta erromatar hiritarra ere. K.o. ii. mendean bizi izan zen eta astrologiari, matematikari, musikari eta, batez ere, geografiari buruzko…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  17. RAVENNATIS ANONYMI COSMOGRAPHIA (Ravenate) (VII. mendea).

    Ravennatis anonymi Cosmographia, edo Ravenate, xiii. mendean idatzitako eskuizkribu baten bidez iritsi da gurera, baina badakigu Ravenan jaiotako edo han bizi zen egile ezezagun batek idatzi zuela vii. mendearen bigarren…

    Egilea: Jokin Lanz

  18. S. PONPEIO FESTO(K.o. II. mendea).

    Ezer gutxi dakigu S. Ponpeio Festori buruz. K.o. ii. mendeko erromatar gramatikaria izan zen, eta, zenbait ikertzaileren ustez, haren izen osoa Sextus Pompeius Festus izan zitekeen. De verborum significatu izeneko…

    Egilea: Jokin Lanz

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP