Ibilbidea
Brontzezko taula, Iruñetik gertu aurkitua, 1528an. Geroago, desagertu egin zen, eta, dirudienez, testu hau zuen:
Nerone Claudio Caesare / Aug(usto) Ger(manico) II / Caesio Martiale co(n)s(ulibus) VIII / idus Decembris civitas Pom/pe<l>onensis hospitium renova/vit cum L(ucio) Pompeio <L(uci)> f(ilio) Ani(ensi) / Primiano / liberis posterisq(ue) eius / egerunt leg(ati) Sex(tus) / Pompeius Nepos [-] Sergius Cres/cens.
Dokumentua 57ko abenduaren 6koa da eta, haren bidez, civitas Pompelonensisen eta Luzio Ponpeio Primianoren arteko abegi-ituna berritu zen, Sexto Ponpeio Nepote eta Sergio Kreszente legatuak lekuko izanda. Hispaniako beste kasu askotan bezala, komunitate baten eta pertsona partikular baten arteko -ituna da. Pertsona hori, gainera, komunitatearen patroi bihurtzen zen normalean, nahiz eta testu honetan hori zehazki adierazten ez den. Itun honetako pertsona gens Pompeiakoa izatea ez da, segur aski, kasualitatea izango, kontuan hartzen badugu zein lotura estua zegoen Iruñearen eta Ponpeio Handiaren artean.
Bibliografia
CIL II 2958.
Díaz Ariño, B.; Guzmán, A.: «Las tábulas de hospitalidad de Arre (Pamplona)» in Andreu, J. (arg.): Los Vascones de las fuentes antiguas, Barcelona: Universitat de Barcelona, 2009, 231.-241. or.
Sandoval, P. de: Catálogo de los obispos que ha tenido la santa iglesia de Pamplona desde el año ochenta…, Iruñea: Nicolás de Asiayn, 1614, 3. or.
Aipamen bibliografikoa
Valeza, J., “Luzio ponpeio primianorekin egindako abegi-itunaren taula”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p.105.





