Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

NOTITIA VASCONIAE

Sarrerak

Euskal Herriko historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia. Arakatu haien ibilbideak eta obrak, gure historiaren garaietan zehar.

Hiztegia

Sarrera guztiak

1.275 sarrera
  1. HIDAZIO(Xinzo de Limia, Ourense, ca. 400 – Chaves, Portugal, 469).

    Latindar historialaria, hispaniar jatorrikoa, Gallaeciakoa, aristokraziako familia batekoa. K.o. 400. urtearen inguruan jaio zen eta 469an hil zen. Ibilbide eklesiastikoa egitea hautatu, eta Aquae Flaviaeko (Chaves, Portugal) apezpikua izatera iritsi…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  2. HIRIART [HIRIARTE], Leon (Baiona, 1829 – Baiona, 1915).

    Gutxienez 1874tik, Leon Hiriart ageri da Baionako liburuzain laguntzaile gisa. P Cazals Baionako inprimatzaile eta liburu saltzailearen hitzetan, Hiriart «liburuzain apal eta jakintsua» zen. 1880an Baionako liburuzain-artxibozain eta…

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  3. HISTORIA AUGUSTA (Scriptores Historiae Augustae) (K.o. III.-IV. mendeak)

    Scriptores Historiae Augustae deiturikoek latinez idatzitako biografien bilduma da. Enperadoreen, haien kidekoen, ondorengoen eta usurpatzaileen biografiak kontatzen dituzte, K.o. 117tik 284ra bitarteko aldikoak. Historiografia modernoan, eztabaida handia izan da obra…

    Egilea: Elena Torregaray Pagola

  4. HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geográfico-histórico de España, por la Real Academia de la Historia. Sección I, que comprehende el reyno de Navarra, Señorío de Vizcaya y provincias de Álava y Guipúzcoa, 1802).

    Diccionario geográfico-histórico de España, por la Real Academia de la Historia lana egoki ulertzeko beharrezkoa da aldez aurretik azaltzea lana proiektatu eta inprimategira eraman zuen erakundea. Historiako Errege…

    Egilea: Imanol Merino Malillos

  5. HOGEI ERREGEEN KRONIKA (XIV. mendea)

    Estoria de España lanaren moldaketa anonimoa da, gerora gehitutako eranskinekin. Kronikak Fruela II.aren erregealditik Fernando III.aren garaira arteko historia biltzen du; hau da, 924. urtetik 1252. urtera bitartekoa.…

    Egilea: Mikel Lizarraga Rada

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP