Dagoeneko zabalik dago Bizkaiko Foru Berriaren liburuak biltzen dituen erakusketa, 1526ko jatorrizko eskuizkribua barne, aurten bere 500. urteurrena betetzen duena, Iura Vasconiae erakundeak Diputazio eta Batzarrekin elkarlanean antolatua. Jatorrizko aleez gain, abuztuaren 27ra arte, ikusleak, panel eta bideoen bidez, bizkaitarrentzat mendeetan zehar, eta gaur egun ere, "konstituzio" berezi hori zer izan zen jakin dezake.
Donostiako Euskal Itsas Museoan, hilaren 17an, iragan mendeko 30eko hamarkadan ordura arte gai horri buruz argitaratutako lanak bildu zituen obra argitaragabe bat aurkeztuko da
Bilboko Burtsa zaharraren eraikinean Convenio / Concierto El sistema financiero y tributario de las Haciendas Forales, liburuaren aurkezpena egin dute. Liburua batera .argitaratu dute IVAPek eta Iura Vasconiaek. Ekitaldia Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun Sailak antolatu dute eta gure presidente Roldán Jimenok egin ditu aurkezle-lanak. Ekitaldian Mikel Aranburu egileak berak hartu du parte, eta harekin batera izan dira, halaber, besteak beste, Pedro Luis Uriarte oraingo Ekonomia Itunaren egilea eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko foru-diputatuak.
José Manuel Castellsek, Iura Vasconiae Fundazioko patronatu bateko kide eta bertako lehendakari ohiak, utzi berri gaitu. Hala, fundazioko kide, lagun eta Euskadiren azken urteetako historiako erreferentzia nagusietako bat galdu dugu.