Euskal zuzenbidean eta politikan erreferentziazkoa den lagun bat joan zaigu

  • Hasiera
  • /
  • Euskal zuzenbidean eta politikan erreferentziazkoa den lagun bat joan zaigu
Alt
23 Urr 2024

José Manuel Castellsek, Iura Vasconiae Fundazioko patronatu bateko kide eta bertako lehendakari ohiak, utzi berri gaitu. Hala, fundazioko kide, lagun eta Euskadiren azken urteetako historiako erreferentzia nagusietako bat galdu dugu.

Esparru akademikoan itsasargi bat izan da José Manuel, eta hala izaten jarraituko du, haren oroipenak eta obrak bizirik jarraitzen dutelako. Horrez gain, udazken frankista luzearen ondoren euskal autogobernua abian jartzea ahalbidetu zuen aldamio instituzionala eraikitzeko funtsezko zutabe bat. Milaka ikasle inspiratu zituen irakasle bat, zeinak bere ardura akademikoak bete eta ikerketa-lan nekaezina egiteaz gain, pauso bat aurrera emanez kudeaketa ardurak hartu zituen, bai Zuzenbide Fakultateko dekano gisa, bai UPV/EHUko idazkari nagusi gisa.

José Manuelek Fundazioko patronatu bateko kide izateko oparia egin zigun duela gutxi, bere betiko irribarre eskuzabalarekin, Mertxe emaztea ondoan zuela. Azken honi gure maitasuna eta babesa adierazten dizkiogu, baita familiako gainerako kideei ere.

Haren oroitzapena eta Fundazioari egin dion ezinbesteko ekarpena beti presente egongo dira oso berea den proiektu honetan lan egiten eta laguntzen dugunon eguneroko zereginean, eta elkarrekin hasitako bidean –lehenik, UPV/EHUren mendeko Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuan, eta gero, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioan, Iura Vasconiaen– aurrera egiten lagunduko digute.

Goian bego, José Manuel.