17 Abe 2015

“Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa Sailean” beste ale bat argitaratu dugu.

“Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa Sailean” Miguel de Aramburu Aburruzaren Nueva Recopilación de los Fueros, Privilegios, Buenos usos y Costumbres, Leyes y Ordenanzas de la Muy Noble y Muy Leal Probincia de Guipúzcoa (1696) lana argitaratu dugu.

Miguel de Aramburu Aburruzaren lanaren editore María Rosa Ayerbe Iribar, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiako irakasle titularra izan da.

10 Aza 2014

Duela aste batzuk argitaratu genuen Iura Vasconiae aldizkariaren 10. alea eta eskuragarri dago, jada, gure liburutegi birtualean.

Argitaratutako lan gehienak Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren XI. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak dira. “Foru-autogobernutik autonomia konstituzionalera (1876-1936)”.

09 Aza 2014

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak, ohiko argitaratze-politikari jarraituz, Antonio Martínez Tomásen La naturalez jurídica del régimen foral de Navarra liburua argitaratu du.

Argitalpen horretan jaso dugu orain arte argitaratu gabe egon den Antonio Marínez Tomásen doktore-tesia. Fundazioari egokia iruditu zaio tesi hori argitaratzea, lan historiko berritzailea baita orain arte 1841eko abuztuaren 16ko Legearen bertsio ofiziala, Nafarroaren eta Estatuaren arteko itun gisa, izan den horrekiko.

04 Aza 2014

Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren XIII. sinposioa. Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako foru hobekuntzaren ondorena.

 

XEDE ZIENTIFIKOA

 

13 Aza 2013

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren XII. sinposioa. Gerra zibiletik Konstituziora (1936-1978).

 

XEDE ZIENTIFIKOA

 

14 Urr 2013

“Etxegarai Saileko” hirugarren ale honetan, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak Miguel José Izu Bellosoren El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra izeneko liburua argitaratu berri du.