Urtarrilaren amaieran, Emakumearen egoera juridiko-pribatua Baskoniako zuzenbide historikoan XXII. sinposioa egin zen UPV/EHUren Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Iura Vasconiaek antolatuta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin. Honako honetan, oinordetza eta ezkontza-zuzenbidea izan dira hizpide. Ohiturazko zuzenbideak eta idatzizko lege eta araudiek emakumeei Baskoniako lurraldeetan eta, konparazioz, beste lurralde batzuetan ematen zieten tratamenduaz aritu ziren adituak Clara Campoamor aretoan.
Iura Vasconiae Fundazioak antolatuta eta IVAPen eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen elkarlanarekin, Gernikako Estatutuari buruzko oroitzapenezko jardunaldia egin da urriaren 23an, herri-erreferendum bidezko onarpena ospatu baino bi egun lehenago, eta arrakastatsua izan da, bai hizlarien kalitateagatik, bai bertaratuen kopuruagatik. Ikasle, akademiko eta ordezkari politiko ugarik parte hartu dute, eta, Zuzenbide Fakultateko gradu-aretoa txikia geratu denez, UPV/EHUren Donostiako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan egin behar izan da jardunaldia.
Antzinarotik gaur eguneraino Euskal Herriko pentsamendu politiko guztia biltzen duen argitalpena aurkeztuko da ostegunean (hilaren 2an), 19:00etan, Bergarako Irizar jauregian. Urteak eman dira lan hori idazten eta 30 bat unibertsitatetako 300 akademikok parte hartu dute. Paperean nahiz Interneten kontsulta daiteke.
Iura Vasconiaeren presidente Gregorio Monrealek eta Sinposioaren zuzendari Roldán Jimenok aurkeztu zituzten 13 hizlariak, eta haiek izan ziren eztabaidetako moderatzaileak.