Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren aurrekaria Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urteko uztailean sortutako Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak eginiko lana da. 2003ko irailean, Institutu horretako Kontseilu Errektoreak institutua desegiteko Akordioa egin zuen. Garatutako jarduera akademikoen ebaluazioa egitean, ondorioztatu genuen gure xede zientifikoa lor zitekeela kudeaketan eraginkortasun handiagoz arituta eta erakunde-forma malguago bat eratuta, baina funtzionamenduaren kontrola lehen bezainbeste bermatuz eta, beraz, dagokion jarduerari lotutako Administrazioaren babespean. Hala, 2004ko urtarrilean, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa (FEDHAV) eratu genuen eta Donostian du egoitza.
Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak bi sinposio antolatu zituen eta Notitia Vasconiae aldizkariaren bi ale argitaratu zituen. Fundazioa eratu ondoren, erakunde berriak hartu zuen bere gain sinposioak antolatzeko eta Iura Vasconiae izena hartu zuen aldizkaria argitaratzeko ardura.
I. sinposioaren antolaketa. Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoa: protagonistak eta egileak.
II. sinposioaren antolaketa. Euskal Herriko lurraldeetako merkataritza-askatasuna eta aduanak.
Notitia Vasconiae aldizkariaren 1. alearen argitaratzea.
Notitia Vasconiae aldizkariaren 2. alearen argitaratzea.
Gregorio Monreal Zia jauna.
Zuzenbidearen Historiako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Itziar Alkorta Idiakez andrea.
Zuzenbidearen Zibileko titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.
María Rosa Ayerbe Iríbar andrea.
Zuzenbidearen Historiako titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.
María Dolores Valverde Lamsfus andrea.
Historia Garaikideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Roldán Jimeno Aranguren jauna.
Zuzenbidearen Historiako titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
José Manuel Castells Arteche jauna.
Zuzenbidearen Administratiboko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Joaquín Ansa Erice jauna.
Enpresaburua.
Gorka Aurre Urtza jauna.
Enpresaburua.
Sixto Jiménez Muniáin jauna.
Enpresaburua.
Fidel Olega Usategui jauna.
Abokatua.
Virginia Elena Tamayo Salaberria andrea.
Zuzenbidearen Historiako titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Luis Elícegui Mendizabal jauna.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Araubide Juridikoko zuzendari nagusi ohia.
Kepa Bilbao jauna.
Abokatua.