Fundación para el Estudio del Derecho Histórico y Autonómico de Vasconia

Volver a noticias

El segundo volumen sobre el Derecho Civil vasco comparado (2019) ya está disponible en la red

Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko bigarren ale honetan biltzen ditugu hurrengo bi Jardunaldien emaitzak: Euskal Zuzenbide Zibilean egtatezko bikoteen eta umeen zaintzaren azterketa, batetik, eta bestetik Jabetza berdearen titulartasunari, alegia, komunalari buruzko gogoetak. Lehen atalean familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutu dute adituek; izan ere, lege horiek […]

Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko bigarren ale honetan biltzen ditugu hurrengo bi Jardunaldien emaitzak: Euskal Zuzenbide Zibilean egtatezko bikoteen eta umeen zaintzaren azterketa, batetik, eta bestetik Jabetza berdearen titulartasunari, alegia, komunalari buruzko gogoetak. Lehen atalean familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutu dute adituek; izan ere, lege horiek materia berdinez jarduten badute ere, euren aukerak arras desberdinak baitira: bikotekide, guraso eta seme-alaben interesak babestea dela helburu nagusi, eta horiek bebesteko leggek ahalik eta erantzun osotuena izatea komeni dela. Bigarren atalari gagozkiola, landa-eremuko lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada honetan erabili diren ikuspegiak izan dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurrarldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea.

Deskargatu testu osoa: https://www.iuravasconiae.eus/es/content/6-serie-echegaray-alkorta-idiakez-itziar-i-euskal-zuzenbide-zibil-konparatuari-buruzko

Proyecto financiado por los fondos Next Generation EU en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia del Gobierno de España


Con el apoyo de:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP