Resumen: Roldán Jimenok eta Ainhoa Nievak Autogobierno de Vasconia. Desarrollo y crisis. Documentos (1978-2006) lanaren zazpi liburukietatik egin duten aurkibide elkarreragilea da. Virginia Tamayok bildu zituen dokumentu horiek, 2007an. Lan guztiaren edukien bilaketa soil eta aurreratuak egitea ahalbidetzen du, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Bilaketen emaitzak laburtuta ageri dira, baina datu guztiak jasotzen dituen fitxa zabalago batera sartzea ahalbidetzen diote ikerlariari.