19 Abe 2018

Datorren abenduaren 20an Nafarroako zuzenbidearen historiari buruzko 9. mintegia eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultatean. Roldán Jimeno, Fernando Vega López eta Amaia Alvarez Berastegik parte hartuko dute erdi aroari eta aro modernoari buruzko saio honetan. Mintegia 18:00etan hasiko da Zientzia Juridikoen Fakultateko Batzar Aretoan.

19 Urr 2018

Iura Vasconiaeren XVI. sinposioak 1979ko Gernikako Estatutua erreformatzeko proposamenekin erlazionatutako gai ugari jorratu nahi ditu. Kultura-komunitatearen arloan partekatzen diren autogobernuko tituluak oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernamenduaren arazoak jorratuko dira, baita EAEren etorkizuna Europan eta munduan eta estatutuaren paktu berria betetzeko bermeak ere.

23 Uzt 2018
Iura Vasconiae aldizkariaren 14. zenbakia argitaratu berri dugu. Ale honek bi mintegitan egindako ekarpenak biltzen ditu: "Zuzenbidearen eta Instituzioen Historia elizaren historiaren ikuspegitik" eta "Gipuzkoa Konbentzioaren kontrako gerran".
26 Abe 2017

Itziar Alkorta Idiakezek euskal zuzenbide zibilari buruz egindako lana da Etxegarai Sailean argitara eman dugun azken alea. Liburua euskaraz kaleratu da ondorengo izenburuarekin:  `Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko azterketak, 2016´.