Aurreko abenduaren 7an, Iura Vasconiae-ren azken zenbakia Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten. 2016ko urtarrilaren 11n eta 12an Nafarroako Parlamentuan egin zen Nafarroako Kode Zibila Kodetze bidearen Sinposioan aurkeztutako txostenak biltzen ditu ale berriak. Aurkezpenean aurreratu zutenaren arabera, Nafarroako Parlamentuaren baitan sortutako ponentziak 2019 urterako eduki dezake prest Foru Berriaren eraberritzea. Hainbat hedabidek eman zuten berria:
Diario de Noticias de Navarra:
Aurreko azaroaren 17an Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide Historikoaren XV. Simposiuma egin zen Donostian.
Aurtengo izenburua honakoa izan zen: "Fede eta leialtasun irmoenaren ezkutua eta haren garaia".
Rosa Ayerbe Iribarrek editatuta, "El Becerro de Guipúzcoa (Códice del siglo XVI)" lana argitaratu dugu Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa bildumaren baitan.
Iura Vasconiae aldizkariaren 13. zenbakia argitaratu berri da, eta dagoeneko eskuragarri dago gure liburutegi birtualean.
Liburuki honetan inguruko Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren XIII. Sinposioan Nafarroako Kode Zibilari buruz aurkeztutako txostenak bildu dira.
Euskal Herriko Testu Juridikoak bildumako laugarren liburukia da Domingo Ignacio de Egañaren El guipuzcoano instruido lana. Gipuzkoa.
Abenduaren 28rako, mintegi bat antolatu du Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak, Konbentzioaren aurkako gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsari buruzkoa.
María Rosa Ayerbe Iríbar eta Álvaro Aragón Ruano Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak izango dira hizlari nagusiak. María Rosa Ayerbek duela gutxi ikertu du Konbentzio Gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsa, 1797ko irizpen bat aztertuz.
Gregorio Monreal Zia Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun emeritua arituko da mintegiko moderatzaile-kontalari lanetan.