18 Aza 2021

Iura Vaconiae Fundazioak Nafarroako "Konstituzio historikoari" buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu Nafarrroako Parlamentuarekin eta NUPeko I-Communitas Intistutuarekin batera. Jardunaldiak azaroaren 26an egindo dira Nafarroako Parlamentuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Lehen konstituzionalismoaren agerpenarekin, Diputazioak eta Nafarroako Gorteek esan zuten erresumak bazuela bere konstituzio historikoa, hau da, bere foruak.

03 Aza 2020
Heldu den abenduaren 3an, Iura Vasconiaek Donostian duen egoitzan, fundazioaren XVIII. sinposioa egingo da. Aurtengo gaia Euskal Herriko komunikazio bideak izango dira. Egitarau osoa ikusteko, klikatu ondorengo estekan:
25 Abu 2020

Foruak lehentasunezko aztergaia izan dira –eta hala dira oraindik– zuzenbidearen historialarientzat, baina baita Erdi Aroan espezializatutako historialarientzat ere, hala nola José María Lacarra, Ángel Martín Duque eta José Luis Banús y Aguirre, guztiak ere aitzindariak gure bi foru-testuen azterketaridagokionez, zeinari lehen mailako ekarpenak egin baitizkioten.

24 Mar 2020
Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko bigarren ale honetan biltzen ditugu hurrengo bi Jardunaldien emaitzak: Euskal Zuzenbide Zibilean egtatezko bikoteen eta umeen zaintzaren azterketa, batetik, eta bestetik JAbetza berdearen titulartasunari, alegia, komunalari buruzko gogoetak.
15 Uzt 2019

'Notitia Vasconiae' bildumak lau ale izango ditu eta euskal historialari, legegile eta pentsalarien ibilbidea jasoko du. Lanak Eusko Jaurlaritzaren eta Petronorren laguntza jaso du.

 

Irakurri testu osoa:

 

https://www.diariovasco.com/culturas/primero-cuatro-tomos-20190715113011-nt.html