14 Urr 2013

“Etxegarai Saileko” hirugarren ale honetan, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak Miguel José Izu Bellosoren El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra izeneko liburua argitaratu berri du.

12 Ots 2013

Iura Vasconiae aldizkariaren ale berria.

Abenduaren amaieran argitaratu du FEDHAV fundazioak Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alea, 2012ari dagokiona.

Ale horretan jaso ditugu Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren X. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak. “Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako konstituzio historiko propioak (1812-1876)" izan zen sinposioaren izenburua.

02 Ots 2012

“Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa Sailean” beste ale bat argitaratu dugu.

Euskal Herriko historia juridiko eta instituzionaleko testurik garrantzitsuenak hedatzeko ekimenarekin jarraituz, Nicolás de Soraluce y Zubizarretaren “Histori General de Guipúzcoa” lana argitaratu du FEDHAVek “Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa Sailean.

Nicolás de Soraluceren lanaren hiru liburukien edizioak Lourdes Soria Sesé, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularrak idatzitako sarrera bat du.

02 Ots 2012

Iura Vasconiae aldizkariaren ale berria.

Abenduaren amaieran argitaratu du FEDHAV fundazioak Iura Vasconiae aldizkariaren 8. alea, 2011ri dagokiona.

Ale horretan jaso ditugu Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren XI. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak. “Euskal Herria Espainiako lehen konstituzionalismoan (1808-1814)" izan zen sinposioaren izenburua.

Ale honetan, “Documenta Saileko” bi artikulu eta Juan Churruca Arellanori eskainitako In memoriam bat ere jaso ditugu.

06 Urr 2011

Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako konstituzio historikoak (1812-1876) X. sinposioa.

 

XEDE ZIENTIFIKOA

 

23 Ira 2011

Ongi etorri FEDHAVen webgune berritura.

Urtebetez gogotik lan egin ondoren, webgune berritua aurkeztera datorkizue FEDHAV. Informazioa berregituratu egin dugu, erabiltzaileak webguneko atal batzuetan eta besteetan errazago sar daitezen eta atal berriak ere txertatu ditugu.

Berrikuntza nagusien artean dago FEDHAVen argitalpenen liburutegi birtuala.