02 Abe 2022
Iura Vasconiaek antolatzen duen Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Sinposioaren XX. edizioak Zuzenbidearen irakaskuntza, magistratuaren antolaketa eta elkargoko kide egitea izan ditu hizpide, eta arrakasta izan du, bai hizlarien kalitateagatik, bai sortu diren eztabaidengatik, ikerketa-eremu berriak irekitzen baitituzte.

Iura Vasconiaeren presidente Gregorio Monrealek eta Sinposioaren zuzendari Roldán Jimenok aurkeztu zituzten 13 hizlariak, eta haiek izan ziren eztabaidetako moderatzaileak.

18 Aza 2022
Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide Historikoaren XX. Simposiuma azaroaren 25ean egingo da Donostian, eta Zuzenbidearen irakaskuntza eta zuzenbidearen aplikatzaileak Euskal Herrian (XVI-XIX. mendeak) gaia izango du hizpide.
18 Aza 2022
Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide Historikoaren XX. Simposiuma heldu den azaroaren 25ean izango da Donostian, eta Zuzenbidearen irakaskuntza eta zuzenbidearen aplikatzaileak Euskal Herrian XVI-XIX. mendeetan aztertuko ditu.
17 Aza 2022

Baionako Udalean egin da Notitia Vasconiae, Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegiaren III. liburukiaren aurkezpena Iparraldean. Yves Ugalde Baionako alkateordea izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan ziren Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko lehendakaria, Juantxo Madariaga hiztegiaren egungo zuzendaria eta Xarles Videgain eta Iban Larrandaburu Baskonia kontinentalari dagozkion hiztegiko ahotsak egin dituzten egileetako bi.

10 Abe 2021
Iura Vasconiae eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) historiografiari buruzko jardunaldi bat antolatu dute abenduaren 15erako Iruñean. Izenburua "Baskoniako historiografiara itzuliz" izango da eta saioak 16:30ean hasiko dira NUPen. Baskoniako eta Baskoniari buruzko historiografia osatu zuten Antzinako, Erdi Aroko eta Aro Modernoko historialari garrantzitsuen inguruan ibilbide bat egingo da, bakoitzari eskeini zaizkion lanen azterketari buruzko nobedade garrantzitsuenak azpimarratuz.
23 Aza 2021
Iura Vasconiae Fundazioaren XIX. Simposioa azaroaren 26an egingo da Donostian, Fundazioaren egoitzan. Jardunaldien izenburua "Euskal Herriko Udal erregimena XVIII. mendetik XXI. mendera" izango da. Simposioan parte hartzea librea da, edukieraren arabera. Bertaratzeko, beharrezkoa da bertaratuko zarela baieztatzea, iuravasconiae@iuravasconiae.eus helbidera idatziz. Zoom plataformaren bidez on-line parte hartu nahi dutenek azaroaren 24a baino lehen bidali beharko dute posta elektronikoa helbide berera.