Ibilbidea
Estoria de España lanaren moldaketa anonimoa da, gerora gehitutako eranskinekin. Kronikak Fruela II.aren erregealditik Fernando III.aren garaira arteko historia biltzen du; hau da, 924. urtetik 1252. urtera bitartekoa. Baskoniari buruzko aipamenak aurreko kroniken errepikapen hutsak dira. Hala ere, pasarte batzuk xehetasun handiagoz jasota daude; esate baterako, Alfontso VIII.aren eta Antso VI.a Jakituna Nafarrokoaren 1179ko akordioa, eta, bereziki, Diego III.a Lopez Harokoaren eta Fernando III.a Santuaren arteko 1242ko liskarra, Beatriz Suabiakoari esleitutako ezkonsaria zela eta, Bizkaiko jaunarentzat gehiegizko kopurua baitzen. Lopez Harokoak nobleen altxamendu bat gidatu zuen erregearen aurka, lur batzuk eskatzeko; zenbait borrokaldiren ondoren, azkenik, bide diplomatikotik lortu zuten bakea (XV. libk., 10. eta 11. kap.).
Obrak
Ruiz Asencio, J. M., eta Herrero Jiménez, M. (argk.), Crónica de Veinte Reyes, Burgos: Ayuntamiento de Burgos, 1991.
Bibliografia
Babbitt, T., La «Crónica de Veinte Reyes». A comparison with the text of the «Primera Crónica General» and a study of the principal latin sources, New Haven, 1936.
Catalán, D., La «Estoria de España» de Alfonso X. Creación y evolución, Madrid: Fundación Ramón Menéndez Pidal-Universidad Autónoma de Madrid, 1992.
— De la silva textual al taller historiográfíco alfonsí, Códices, crónicas, versiones y cuadernos de trabajo, Madrid: Fundación Ramón Menéndez Pidal-Universidad Autónoma de Madrid, 1997.
De la Campa, M., «Crónica de veinte reyes», in Revista de Literatura Medieval, 15. libk., 1. zk. (2003), 141.-156. or.
Munita Loinaz, J. A., «Fuentes cronísticas para el estudio del País Vasco en la Edad Media», in Barruso Barés, P., eta Lema Pueyo, J. A., Historia del País Vasco. Edad Media (siglos v-xv), Donostia: Hiria, 2004, 68.-69. or.
Aipamen bibliografikoa
Lizarraga Rada, M., “Hogei erregeen kronika”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 316.





