Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA FRANKO-KAROLINGIOAK

ANNALES METTENSES(Metzeko urte-liburuak, Anales Metenses)(Priores, IX. mendea; posteriores, X. mendearen bukaera – XI. mendearen hasiera). Lan anonimoa

Karguak eta lanbideak

Annales Mettenses izenburuko testuak André Duchesnek bildu zituen 1626tik aurrera, testu latindar karolingio sorta batetik abiatuta. Metzeko Saint-Arnould abadiako eskuizkribu batetik  hartu zituen; Jacques Sirmondek aurkitutako hartatik, hain zuzen. Horregatik, izen hori eman zien. Narrazioa 776an hasi eta 805ean bukatzen da. xix. mendearen bukaeran, Karl Hampek beste eskuizkribu bat aurkitu zuen, Durhameko katedraleko kapitulu-liburutegian, 678tik 830era bitarteko garaiari zegokiona, eta Annales Mettenses priores izena eman zitzaion; horrenbestez, Duchesnek aurkitutako eskuizkribuari, berriz, Annales Mettenses posteriores izena eman zitzaion.

Eztabaida-iturri da Annales Mettenses priores laneko testuak non konposatu ote ziren. Zenbait egilek esaten dute Metz hirian onduko zirela; beste batzuek, ordea, proposatzen dute Saint-Denis abadian idatzi zirela, eta bada Chellesko abadian sortu zirela dioenik ere; beraz, Karlomagnoren arreba Giseleren zuzendaritzapean egingo ziren. Nolanahi ere, ix. mendekoak izango ziren. Bestalde, Metzeko geroagoko urte-liburuetarako iturriak aztertzearen ondorioz, ebatzi da x. mendearen bukaeraren eta xi.aren hasieraren artean ondu zirela.

Annales Mettenses priores testuek gertakari historiko asko kontatzen dituzte bai Akitaniako Dukerriaz, bai Pirinioez iparraldeko baskoiez. Era berean, Karlomagnok 778an egindako espedizioaren berri ematen da; izan ere, kristau hispaniarrek eskatuta, Pirinioak gurutzatu zituen, eta Iruñean barrena, Zaragoza jo zuen. Beste armada franko bat, berriz, Bartzelonan barrena sartu zen Hispanian. Hainbat pertsona bahitu ondoren, Karlomagnok «hispaniarrak, baskoiak eta nafarrak» menderatu zituen eta aberrira garaile itzuli zen. Annales Mettenses posteriores testuetan ere Karlomagnoren 778ko kanpainaren berri ematen da. Horrela, Zaragoza setiatu ondoren, «sarrazenoak, izuturik, pertsona bahituak eman zituzten, sekulako dirutzarekin batera», eta horren ondotik, behin Iruñeko sarrazenoak ere menderatuta, eta behin hiri hartako harresiak suntsituta, hispaniarrak, baskoiak eta nafarrak azpiraturik gelditu ziren, eta Karlomagno Frantziara itzuli zen.

Ibilbidea

Simson, B. v. (arg.), Annales Mettenses priores, Monumenta Germaniæ Historica. Scriptores, Hanover-Leipzig: Hahn, 1905.

Obrak

Foucacre, P., eta Gerberding, R. A., Late Merovingian France: History and Hagiography (640-720), Manchester-New York: Manchester University Press, 1996.

Hen, Y., «The Annals of Metz and the Merovingian Past», in Hen, Y., eta Innes, M. (argk.), Uses of the Past in Early Medieval Europe, Cambridge: Cambridge University Press, 2000, 175.-190. or.

Pérez de Laborda, A., Guía para la historia del País Vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas, índices, Donostia: Txertoa, 1996, 254.-256. or.

Bibliografia

Foucacre, P., eta Gerberding, R. A., Late Merovingian France: History and Hagiography (640-720), Manchester-New York: Manchester University Press, 1996.

Hen, Y., «The Annals of Metz and the Merovingian Past», in Hen, Y., eta Innes, M. (argk.), Uses of the Past in Early Medieval Europe, Cambridge: Cambridge University Press, 2000, 175.-190. or.

Pérez de Laborda, A., Guía para la historia del País Vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas, índices, Donostia: Txertoa, 1996, 254.-256. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Annales mettenses”, Jimeno Aranguren, R., (dir),  Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp.

 210.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP