Notitia Vasconiae hiztegiaren aurkezpena egin da Bergaran, eta harrera bikaina izan da

  • Hasiera
  • /
  • Notitia Vasconiae hiztegiaren aurkezpena egin da Bergaran, eta harrera bikaina izan da
Alt
06 Aza 2023
Alt

Irizar jauregiko aretoa lepo egon da Notitia Vasconiae hiztegia aurkezteko ekitaldian. Berrogei bat lagunek adi-adi entzun dute Juantxo Madariaga irakasle eta hiztegiaren zuzendarikidearen hitzaldia. Iura Vasconiae Fundazioak, Petronorren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, hiztegia nola abiarazi zuen kontatu du. 2.000 urte baino gehiagoan Euskal Herriaren nortasuna osatzen lagundu duten ia 1.200 historialari, legelari eta politikariren bizi-ibilbidea eta obra biltzen ditu hiztegiak.

Juantxo Madariagak eskerrak eman dizkie hiztegiko ahotsak osatu dituzten 300 akademikoei, egindako lan eskergagatik, eta, nabarmendu duenez, beren ezagutza juridiko eta politikoaren halako bilduma handi eta askotarikoa duten herrialde gutxi daude munduan.

Hiztegiaren zuzendarikide eta Bergarako UNEDeko zuzendari ohiak gogora ekarri duenez, hiztegiaren eduki osoa Iura Vasconiae Fundazioaren webgunean dago: liburutegiaren atalean, ahots-bistaratzailea erabil daiteke; aurkibide bat eta bilatzaile praktiko bat ditu.