Argitaratu da Iura Vasconiae aldizkariaren 10. alea

  • Hasiera
  • /
  • Argitaratu da Iura Vasconiae aldizkariaren 10. alea
Alt
10 Aza 2014

Duela aste batzuk argitaratu genuen Iura Vasconiae aldizkariaren 10. alea eta eskuragarri dago, jada, gure liburutegi birtualean.

Argitaratutako lan gehienak Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren XI. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak dira. “Foru-autogobernutik autonomia konstituzionalera (1876-1936)”.

Ale honetan sartu ditugu, horiez gain, 2012ko irailean Nafarroako Unibertsitate Publikoan Pirinioetako familiari buruz eginiko Nafarroako Zuzenbidearen Historiaren Lehen Mintegian aurkeztutako hitzaldietako testuak, “Documenta Saila" osatzen duten bi testu, argitaratu berri diren lau libururen aipamenak eta Demetrio Loperena Rota Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide administratiboko katedradun izandakoaren oroimenez idatzitako testu bat ere bai.