4 Serie Echegaray | ROMEO RUIZ, Aritz | La reordenación de la planta del gobierno local de Navarra

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-608-6533-9

Urtea: 2016

Formatua: Liburua

Laburpena:

Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea prestatzeko lanetatik, eztabaida politiko eta sozial luze baten xede izan da Nafarroako maparen kontua.

Nafarroak 700dik gora toki-erakunde ditu, eta txikiak dira gehienak. Atomizazio horren ondorioz, toki-erakundeak finantzatzeko sistema ez-eraginkor batekin batera, zaila da tokiko autonomiaren printzipioa gauzatzea, eta, beraz, Nafarroako Gobernuarekiko mendekotasun handia sortzen zaie udalerri nafarrei. Gainera, egoera horrek areagotu egin du Nafarroako eremu ezberdinen artean dagoen lurralde-desoreka, eta zailtasun handiak eragiten ditu udalerriek arrakastaz egin diezaien aurre, administrazio publikoetan, funtsezko erronkei; hala nola, gardentasunari, administrazio elektronikoari edo kontratazio publiko eraginkorrari. Hortaz, erreforma sakon baten xede izan behar du Nafarroako toki-erregimen osoak, hiru konturen gainean eraginez: toki-eskumenak, toki-erakundeen finantzaketa-sistema eta Nafarroako Toki Gobernuaren plantaren berrantolaketa.

Nafarroako Toki Gobernuaren plantaren inguruko kontuaren ikerketa xehea jasotzen du lan honek, ikuspegi praktikoz, egun dagoen eztabaidari ekarpena egiteko xedez. Lau ataletan banatuta dago, eta, horietan, hauek aztertzen dira: Nafarroako toki-erregimenaren oinarriak, toki-gobernuaren sistemak -Europako eta Espainiako testuinguruan-, Nafarroako Toki Gobernuaren plantaren egoera eta, azkenik, toki-gobernuaren plantaren berrantolaketa jorratzen da, erreformarako xedeak, metodologia eta proposamenak planteatuz.

Obra osoa deskargatu:

Alt