4 Humboldt | DE EGIBAR URRUTIA, Lartaun | Representación y representatividad en las instituciones de gobierno del Señorío de Bizkaia en el siglo XIX

  • Hasiera
  • /
  • Liburutegia
  • /
  • 4. Humbold Saila
  • /
  • 4 Humboldt | DE EGIBAR URRUTIA, Lartaun | Representación y representatividad en las instituciones de gobierno del Señorío de Bizkaia en el siglo XIX

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-613-5192-3

Urtea: 2009

Formatua: Liburua

Laburpena:

Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Jaurerriko Gobernu Unibertsalean 1800. urtearen eta 1877. urtearen artean egon zen ordezkaritza-sistema eratzen zuten eta ordezkagarritasuna zehazten zuten alderdi guztiak aztertzen ditu liburu honetan jaso den ikerketak. Aldi horretan, bi gerra egon ziren, eta euskal zuzenbidearen eta erakundeen indarraldiaren azken etapa izan zen; hots, foru-araubidea deiturikoaren amaiera. Horretarako, dokumentu-iturri zuzenetara jo du, gutxi ezagutzen diren edo batere ezagutzen ez diren iturrietara; batez ere, notario-protokoloetara eta espediente judizialetara.

Lehenik eta behin, Erdi Aroan sortu ziren batzarren lurralde-eraketa jorratzen du, bai eta XIX. mendearen bigarren erditik aurrera irudikapen demografikoak egiteko irizpideak hartzeko unean sortu ziren proposamenak ere. Gizartea irudikatzen jarraitzen du, eta, bertan, argiago islatzen dira sistema politiko bizkaitarraren eta horren izaeraren gaineko ikusmoldeak; bai eta erabakiak hartzeko sistema ere, edota horretan eragin ahal izan zuten hainbat kontu. Horiei esker, legebiltzarreko lan teknikoaren garapena eta Gobernu Unibertsalaren izendapen-prozesua ikus daitezke.

Gero, gobernuko lanbideetarako (diputatu orokorrak, errejidoreak, sindikoak) sarbidea aztertzen du. Lehenengoei erreparatuta, erakunde-maila altuena dutenei erreparatuta, alegia, norbanakoak botere publikora bozka bidez iristea ahalbidetzen duten oinarri sozial eta ekonomikoak bilatzen dira; baita horien interesak, iritzi politikoak eta ibilbide pertsonalak, eta horien arteko korrespondentzia ere.

Sumarioa:

Lotura

Obra osoa deskargatu:

Alt