3 Serie Echegaray | IZU BELLOSO, Miguel José | El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-616-6230-2

Urtea: 2013

Formatua: Liburua

Laburpena:

Hizkuntzak ez dira herri bakoitzaren arimak adierazten duen egoeraren uzta, eragile sozial eta ekonomikoek, erabaki politikoek eta neurri legegileek zehazten baitute horien eraketa. Menderakuntzarako bitarteko gisa erabiltzen ditu botere politikoak, baina, horrez gain, zeregin erabakigarria dute hizkuntza-aldaera batzuk eta beste batzuk zehazteko orduan, hizkuntzak estandarizatzeko orduan eta horien erabilera erregulatzeko orduan. Zuzenbideak esku hartzen du modu esplizituan nahiz isilean ezartzeko zein hizkuntza erabili behar den une bakoitzean, eta, gizartearen egituran duten tokiaren arabera, zein hizkuntza ikasi behar diren erabakitzeko, bai eta hizkuntzen ofizialtasuna adierazteko arauak, hizkuntzak deuseztatzetik edo desagertzetik babesteko arauak eta hizkuntzen arteko bizikidetza eta gatazkak erregulatzeko arauak ezartzeko ere.

Hizkuntza-politikek hizkuntzen inguruko ideologia ezberdinak edo hizkuntzen zereginaren inguruko ikusmolde sozialak islatzen dituzte. Azken mendeetan, hizkuntza nazionalen sorkuntzaren eta ezarketaren arteko tentsioa ikusi da; izan ere, berdintasuna eta elebakartasuna ezartzeko joera egon da batetik, eta hizkuntza-aniztasuna baloratzeko joera bestetik, giza eskubideekiko errespetuan eta gutxiengoak eta horien nortasuna zein kultura-ondarea babesteko ideian oinarrituta. Nafarroako hizkuntza-araubidea aztertzen du lan honek, Europako eta Espainiako esparruan kokatuz hori, eta beste gizarte eleaniztun batzuetan gertatzen diren antzeko gatazkak daudela erakusten du, bere erantzun politiko eta juridikoak eskaintzearekin bat.

Sumarioa:

Lotura

Obra osoa deskargatu:

Alt