1 Serie Echegaray | ARANBURU URTASUN, Mikel | Provincias exentas. Convenio-Concierto: Identidad colectiva en la Vasconia peninsular (1969-2005)

  • Hasiera
  • /
  • Liburutegia
  • /
  • 5. Etxegarai Saila
  • /
  • 1 Serie Echegaray | ARANBURU URTASUN, Mikel | Provincias exentas. Convenio-Concierto: Identidad colectiva en la Vasconia peninsular (1969-2005)

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 84-609-7579-7

Urtea: 2005

Formatua: Liburua

Laburpena:

Foru-lurraldeen finantzaketa-sistema bitxiaren, Hitzarmen Ekonomikoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruko egungo analisia da Provincias Exentas lana. Motel sortzen den eta morfologia malgua duen eredu bitxia eratzen dute bi instituzioek, baliotsua izaki hori Euskal Herriko ondare ukiezinean. Pieza honek beste batzuek baino hobeto ematen du foruen eta zuzenbide historikoen berri. Aldi berean, etengabeko tentsioan dauden bi indarren artean dabilen sistema da, eta, agian, azken batean, horrek azaltzen du bere erresistentzia. Historia hurbilena birpasatzen du liburuak, eta begirada kritikoz aztertzen ditu indarrean dauden testuak, bi alderditatik: zergen harmonizazioa eta harreman finantzarioa. Gainera, Hitzarmenari eta Kontzertuari elkarrekin begiratuz egiten du, sistema bakar eta berezitzat hartuz.

Irakurleak bi liburu ezberdin edukiko ditu esku artean. Eredu horren gorabehera berrienetan eta gutxien ezagutzen direnetan -azken hogeita hamabost urteak hartzen dituzte gorabehera horiek, 1969ko Hitzarmen Ekonomikotik honakoak- biltzen du gogoa liburukiaren erdia hartzen duen ikerketak, eta, bertan, aipatutako ereduaren gabezia teknikoak zein nortasun bereizien euskarri gisa duen ahultasuna jartzen dira agerian. Eta, gainerakoak, hau da, materiaren eranskinek, indarrean dauden Hitzarmenaren eta Kontzertuaren testuen gaineko irakurketa konparatua eta paraleloa proposatzen du, zergen harmonizazioaren eta zerga-bilketaren egokitzapenaren xehetasun juridiko eta ekonometrikora jaitsiz.

Sumarioa:

Lotura

Obra osoa deskargatu:

Alt