Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ZAMACOLA Y OCERIN, Simon Bernardo (Simon Bernardo Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1759ko abuztuak 20 – Dima, Bizkaia, 1809ko azaroak 23).

Karguak eta lanbideak

 Eskribaua, probintzia agintaria


Ibilbidea

Arratia ibarreko handikien familia apal samarrean jaio zen, eta, gerora, Simon Bernardoren bizitzan zehar, mailaz igo zen. Bere anaia Juan Domin- gok Valladolid eta Salamancako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta 1770. ur- tean Indietara joan zen Pedro Ignacio Picasarriren segizioko kide bezala, azken hori Buenos Aireseko katedraleko eskolazain izendatu baitzuten. Cay- man apaiz aritu zen 1823an hil arte, eta zenbait eraikuntza-lan sustatu zi- tuen bertan, esaterako, plaza nagusiko konponketa edota, 1784ko lurrika- raren ondoren, hiriaren berreraiketa. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko meritu oneko kide izan zen 1788tik aurrera, liburu ugari argitaratu eta eskuizkribu batzuk ere utzi zituen. Bestalde, XVIII. mendean, Juan Antonio anaia Madrilen ezaguna izan zen, autore esanguratsua eta moda frantsestua hedatzearen kontrakoa. Hala ere, 1808. urtean okupatzaile napoleonikoen aldeko bihurtu eta ardura handiko karguak bete zituen. Bere familia,hortaz, Monarkiaren bestelako latitudeetara hedatzen ari zen XVIII. mende bukae- ran, eta lotura zuzena zuen hura desorekatzen hasiak ziren mugimendu po- litikoekin.

Simon Bernardo de Zamacola, ordea, Bizkaian egon zen gainerako anaie- kin, eta eskribau izateko prestatu zen bere osaba batekin. 1783an, Diman hasi zen eskribau, eta denbora gutxian, probintziako politikaren erdigunean koka- tzea lortu zuen. Bizkaiko Batzar Nagusietan Dimako ahaldun izan zen 1784. eta 1786. urteetan. Azken urte horretan, Jaurerriko diruzain nagusiak jarri- tako salaketan bere izena ageri da Nicolas Ventura de Eguia, Jose Antonio Olalde eta Jose Nicolas de Batizekin batera. 1788 eta 1790ean Batzar Nagusie- tan egon zen, hainbat herritako ordezkari bezala, bere harreman sarea geroz eta zabalagoa bihurtzen ari baitzen (Dima, Lemoa, Axpe, Arantzazu). 1780ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, handikien talde bateko buru bezala ageri da (tartean, aipatu berri ditugun Eguia eta Batiz, baita Jose Ramon Aldama ere, eta, nagusiki, Francisco de Aranguren y Sobrado).

XVIII. mende bukaeran hasi zuen Bizkaia bitan zatitu zuten taldeetako baten buruzagitza lortzeko bidea, Konbentzio Gerraren (1793-1795) baitan. Garai hartan, Jaurerriko idazkaria zen, eta, garrantzitsuago dena, Bizkaia- ren izenean joan zen, 1793ko urriaren bukaeran, Bilbon egin zen hiru eus- kal probintzien biltzarrera. Bertan aurkeztu zen, lehen aldiz, herrialdearen konstituzioaren eta foru ordenamenduen defentsa amankomunaren inguruko hausnarketa instituzionala. 1794an Arratiako merindadeko milizien kapitain izendatu zuten, herria iraultzaile frantsesen aurka defendatzeko. Urte horre- tan bertan, Diputazioak Bizkaiko hainbat tokitan soldaduak erreklutatzeko eskatu zion.

Gerraren ondoko urteetan, alderdi «zamacolistak», halaxe ageri baita itu- rrietan, kontrolpean zituen herrietako ordezkaritzak baliatu zituen Bizkaiko Batzar Nagusietako botereaz jabetzeko. Mende bukaera aldera, taldeak era- gin handia zuen Arratia eta Durangoko merindadeetan, eta beste alderdi ba- tzuetako handikiak ere bereganatu zituen, hala nola, Jose Maria de Orbe y Elio, Valdespinako markesa, pertsonaia garrantzitsuenetakoa; Jose Nicolas de Batiz; Francisco de Aranguren y Sobrado, Bizkaiko Jaurerriko aholkulari boteretsua; Nicolas Ventura de Eguia, Zornotza eta Durangoko merindadee- tako handikien familia nagusietakoa; Jose Joaquin Loizaga, edo Jose Agustin Ibañez de la Renteria autore ilustratu ospetsua.

Instituzio bizkaitarren kontrola Koroarenganako hurbilketarekin uztartu zuten. Erregearen inguruan lortutako babesa erabili nahi zuten beren alder- diaren kontrako botere taldeak behin betiko ordezkatzeko. Nolabait, esan li- teke Zamacola izan zela Manuel Godoyk euskal probintzietan izan zituen be- zero berrien buruetako bat. Bere igoera politikoaren adierazle bezala, oso esanguratsua da Diman eraiki zuen jauretxea, edo herri horretan sortu zuen eskola. Badirudi, gainera, bere ondasunek ere gora egin zutela nabarmen: 1795ean, 6 baserriren eta hainbat mendiren jabe zen, eta, 1799an, 3 baserri gehiago eta mendi zati zabalagoak zituen, burdinaren industriarekiko interesa ahaztu gabe.

Zuzentzen zuen taldeak probintzia instituzioak kontrolatzea lortu zuen, barrutik aldaketa antolatu, eta horrela Foru sistema garai berrietara egoki- tzeko helburuarekin. Egoera aldatzea eragin zuten, batetik, Frantziako iraul- tzarekin izandako talkak, eta, bestetik, lehia inperiala finantzatzeko Koroa- ren eskakizunek. Egiazki, Konbentzioaren kontrako gerrak zor handia ekarri zuen, eta agerian geratu zen Foruen defentsa sistema ez zela nahikoa gerra modernoari aurre egiteko. Gauzak horrela, alderdi zamacolistak zergak igo zizkien hiri-jabetzek eta merkataritza-etekinek sortutako errentei, eta, ondo- rioz, aurka izan zituen garai batean herrialdean nagusi ziren taldeak, bereziki, Bilboko eliteak.

Bestalde, alderdi zamacolista agintean zen denbora tartean, Bizkaiko arti- kulazio politikoa gauzatu zen, foru sistema eguneratzeko beharrezkoak ziren erreformak ezartzeko (Enkarterriak behin betiko atxiki ziren eta Batzar Na- gusietan, Durangoko merindadearen ordezkaritza handitu zen). Ordena pu- blikoa bermatzeko aparatu hertsatzaile bat sortu zen, 1799ko gaizkileen ja- zarpenerako araudia zehaztu, eta Diputazioaren agintea indartu zen Jaurerria osatzen zuten botere pilaketa gutxi-asko autonomoen aurrean.

Testuinguru horretan kokatu behar da Abandoko barrutian portu-hiri be- rri bat sortzeko proiektua. Haren agintea probintzia instituzioen esku utzita, Kontsulatuaren eta Bilboko Hiribilduaren interesei erasotzeaz gain, merka- taritzaren etekinak Bizkai osora zabaltzea hitzematen zuen. Proiektu horre- kin azken urteetako garapen administratiboa egonkortu nahi zuten. 1801eko Batzar Orokorretan onartu zen, eta alderdi zamacolistaren nukleo gogorrak kudeatu zuen (Jose Joaquin Loizaga, Nicolas Ventura de Eguia, Jose Agustin Ibañez de la Renteria, Zamacola bera, eta Francisco de Aranguren y Sobrado). Ez zen lehen aldia horrelako ideia bat proposatzen zena: 1792an, Jose Ramon Aldamak, Zamacolaren aldekoa, Mundakan egitea proposatu zuen, baina hu- rrengo urteetako egoerak proiektua etenarazi zuten. XIX. mende hasieran, or- dea, bere sustatzaileek hegemonia nabarmena zuten probintziako instituzioe- tan, eta baita Koroaren oniritzia ere —ez alferrik, proiektuak Puerto de la Paz izena jaso zuen, Manuel Godoyk emandako babesagatik, orduko hartan Ba- kearen Printzea baitzen.

Argi dago portu berria foruzaletasunaren berregituraketa sakonaren er- dian zegoela, hura onartzen zen bitartean, Batzar Nagusiek beste proiektu ba- tzuk martxan jarri zituztelako: Bizkaiko bide antolaketa edota herrialdearen defentsa konponduko zuen soldaduska plana. Plan horrek berak ekarri zuen alderdi zamacolistaren gainbehera. Zehazki, abuztuan, hura onartu eta gu- txira, Bilbo inguruan hedatu zen matxinada piztu zen, Foruen kontrakotzat hartua izan zen neurriaren aurka protesta egiteko, agerian utziz, alderdiak sortutako oposizioa. Koroak altxamenduaren kontrako errepresioa baliatu zuen, foru sistemaren alderdi batzuetan eskua sartzeko, eta, egiaz, indargabetzeko. Gauzak horrela, Simon Bernardo de Zamacola bere izen ona berres- kuratzen saiatu zen, Gorteetan Herriaren Defendatzaile bezala arituz, baina erregearen mesedea galdua zuen ordurako. 1806an, Manuel Godoyrekin bildu zen, eta zeharo desatsegina izan omen zen beretzat, mespretxu handiz tratatu baitzuen. Horrek desoreka mentala eragin zion, eta ez zen sekula bere onera itzuli.


Obrak

Discurso-exposición de ante la Junta General de Guernica, en Villabaso, C., La cuestión del Puerto de la Paz y la Zamacolada, Bilbo: Juan E. Delmas, 1887, berrargitalpen faksimilea Euskal Liburuaren Lagunak: Bilbo, 1985.


Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J., Euskal herritarren burujabetza. Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919). Foruen bidezko erakundetzetik Auto- nomia Estatutura, Irun: Alberdania, 2012.

ARTOLA RENEDO, A. eta BERMEJO MANGAS, D., «Crisis, facciones cortesanas y revuelta popular en el País Vasco. Los alborotos de Vizcaya en 1804», Investigaciones Histó- ricas. Época moderna y contemporánea, 39 (2019), 81-108. orr.

EGIBAR URRUTIA, L., Representación y representatividad en las instituciones de gobierno del Señorío de Bizkaia en el siglo XIX, Donostia-San Sebastián: Euskal Herriko Zu- zenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2009.

GRACIA CÁRCAMO, J., «Simón Bernardo de Zamácola», Agirreazkuenaga, J. (dir.), Diccio- nario biográfico de los Diputados Generales, burócratas y patricios de Bizkaia, Bilbo: Bizkaiko Batzar Nagusiak, 1995, 503-509. orr.

GRACIA CÁRCAMO, J., «Simón Bernardo de Zamácola Ocerín», Diccionario Biográfico Es- pañol. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/6374/simon-bernardo-de-zamacola- ocerin (2019ko irailaren 19an kontsultatua).

GUEZALA, L. Bizkaia por sus fueros. La Zamakolada (1804), Bilbo: Bizkaiko Foru Aldun- dia, 2003.

LÓPEZ ATXURRA, R., La administración fiscal del Señorío de Vizcaya (1630-xs1804), Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia; Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institu- tua, 1999.

YBARRA Y BERGÉ, J., Datos relativos a Simón Bernardo de Zamácola y la Zamacolada, Bilbo: Bizkaiko Kultura Batzordeko Argitalpenak, 1941.

ZAMÁCOLA JAUREGUI, J. D., Vida de Monseñor Manuel Abad Illana, obispo de Arequipa, 1793, Benito Rodríguez, J. A. (arg.), Arequipa: UNSA, 1997 [1793].

 ITURRIAK

BIZKAIKO FORU AGIRITEGIA, Familiak, Longa, 2914/1/4. Isabel Parreñok Mateo de Larreari igorritako gutunak Dimako patronatuaren kudeaketaren inguruan.

BIZKAIKO FORU AGIRITEGIA, Judiziala, JCR4075/5. Bizkaiko Aldundiko zenbait pertsonen kontrako prozesua, kalte ordainak eskatzeko, Gernikako Batzar Nagusietan, Jaure- rriko diruzain nagusiak aurkeztutako kontuez aritzea ukatzeagatik.

BIZKAIKO FORU AGIRITEGIA, Judiziala, JCR923/11. Causa criminal de José Ramón Al- dama, Simón Bernardo Zamácola, escribano, y Francisco de Aranguren y Sobrado, consultor perpetuo de Vizcaya, contra Ildefonso Bengoechea, abogado y vecino de Bil- bao, por injurias.


Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP