Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ZAMACOLA Y OCERIN, Juan Antonio (Juan Antonio Zamakola Otzerin) (Dima, Bizkaia, 1758ko urtarrilak 25 – Madril, 1826ko martxoak 24).

Karguak eta lanbideak

Eskribaua, kazetaria, historialaria

Ibilbidea

Santiago Izaga-Zamacolaren eta Maria Ocerinen semea, zenbait lursail eta burdinolen jabe zen familia aberatsean jaio zen. Apaizak ziren bere zor- tzi anaietarik bi, eta horietako bat Juan Domingo Zamacola zen, Arequipako (Peru) historialaria eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beste bi, Juan Antonio bezala, errege eskribauak izan ziren, haien artetik ezagunena Simón Bernardo [ikus Zamacola, Simon Bernardo].

Lehendabiziko letrak eta gramatika ikasi ondoren, eskribau batentzat la- nean hasi zen Juan Antonio Diman, eta Madrilera aldatu zen, orduan eskribau bezala, 1775ean. 1779an odol garbitasun espedientea eskuratu zuenean, zen- bakizko eskribau izatera igaro zen, eta 1782an errege eskribau bezala onartu zuten. Trebetasun handia zuen, gaztetatik, dantzarako eta musikarako, eta hala erakutsi zuen Madrilgo tertulia askotan.

Aldi baterako Bizkaira itzuli zen, 1790ean, Maria Ana Villa Pañorekin ez- kondu eta Konbentzio Gerran borrokatzeko. Frantsesak laguntzen ari ze- lako susmoa zabaldu, eta Madrilera itzuli zen, orduan. Bertan, moda berrien gehiegikeriaren kontra zegoen talde batekin elkartu ohi zen, Pedro Estala, Juan Fernandez de Rojas edo Miguel Garcia bezalako pertsonaiekin. Kazetaritza eztabaida askotan parte hartu zuen, Don Preciso izenordea erabiliz, Diario de Madrid egunkarian. Izenorde bera erabiliz, Elementos de la ciencia contra- danzaria argitaratu zuen 1797an; liburu horretan iseka egiten zien pinpirinei, hau da, emakumeen antzekotzat hartuak ziren gizonen arketipoari, modaren jarraitzaile zirenei eta frantsesen gehiegizko eragina zutenei. 1799an, kritikak alde batera utzi, gaia aldatu, eta gorazarre egiteari heldu zion, Colección de las mejores coplas de seguidillas, tiranas y polos para cantar a la guitarrarekin, bere hitzetan, benetako doinu espainiarrak biltzen dituen lana. Moda berriei aurka egin eta tradizioa berrezartzearen bidetik, 1804. urtean, Centinela de Costum- bres egunkaria argitaratzen saiatu zen. Bere jarduera literarioa dela-eta, hain- bat autoreren ustez, Zamacola lehen folklorista espainiarra da.

Aldi berean, Foruak mantentzearen inguruan beste polemika literario bat sortu zen Madrilen, oinarrian euskararen antzinatasuna zuena. Zamacola Madrilgo hizkuntzaren eta foruen apologista euskaldunekin elkartu ohi zen. Talde horietan, aurre egiten zitzaien garai hartako zenbait autorek defendatu- riko tesiei, hala nola, Francisco Martinez Marinarenei, Joaquin Traggiarenei, Manuel Abellarenei, Vicente Gonzalez-Arnaurenarenei edo Jose Antonio Llo- renterenei. Bere jarreraren erakusgarri da Pedro Pablo Astarloak, euskararen antzinatasunaren defendatzaile eta ikertzaile nagusietakoa zenak, testamen- tu-betearazleetako bat izateko hautatu zuela. Astarloa Zamacolaren besoe- tan hil zen 1806an. Garai hartako prentsan, El Bascongado izenordea erabiliz, Zamacolak atsekabea agertu zuen Astarloaren galeragatik eta haren kontra- koen erasoek sorturiko amorru egoeragatik. Monarkiaren Gobernuaren eta foruzaleen arteko tirabirek eragin zuzena izan zuten, Bilbon, bi urte lehenago gertatu zen altxamenduan. Altxamenduari Zamacolada izena eman zitzaion, Juan Antonioren anai Simon Bernardo eskribauarengatik.

Napoleonen okupazioak iraun zuen artean, Juan Antonio administra- zio josefindarreko kide izan zen, polizia komisario lanetan. 1812an Espai- niako Errege Ordenako zaldun izendatu zuten. Adar horretako pertsonak, ordena publikoa mantentzearen arduradunak, bereziki jazarriak izan ziren okupazioaren ondoren. Zamacola Montpelierren erbesteratu zen lehenik, eta Auch-en gero. Bere karguekin bat zetorren pentsioa exijitu zuen, Espainiako Gorteetako epaitegi zibiletako Grefier nagusia eta tinbrearen Idazkari Nagusi- Chef de Bureau izan baitzen.

1818an erbesteratua izan zenetik, Historia de las Naciones Bascas de una y otra parte del Pirineo septentrional idazteari ekin zion. Hiru liburukitan ar- gitaratu zen, eta euskaldunak historian zehar deskribatzen dituen laburbil- duma historikoa da. Lehendabiziko liburukian ordena kronologikoa ezartzen da, urrezko aro primitibotik hasi, eta atzerriko nazioak iritsi arte, Erdi Aroan bukatuta. Amaieran, Pirinioen iparraldean bizi ziren euskaldunak Frantziara atxiki zirenekoa kontatzen da. Bigarren liburukiaren hasieran, gainerako eus- kal lurraldeak Gaztelara anexionatu ziren momentutik 1814. urtera arte jaso- tzen du. Ondoren, bigarren liburukia bukatzeko geratzen den tarteak eta hi- rugarrenak Pirinioaren bi aldeetako Euskal Herriko eskualde eta herriak eta euren ohiturak deskribatzen dituzte, geografia ardatz harturik.

Esan liteke, hortaz, Zamacolak Arnaud Oihenart zuberotarraren bidea ja- rraitu zuela, hiru probintzien muga gainditu eta euskaraz hitz egiten zen zaz- piak kontuan hartzeko. Zamacolaren ustez, agerikoa zen lurralde horietako guztietako biztanleen arteko lotura, atzerritik etorritako inbasoreei aurre egin baitzieten (erromatarrak, kartagoarrak, godoak, mairuak…). Euren boronda- tez Gaztelara edo Frantziara atxikita bakarrik sartu baitziren entitate politiko handiago batean, betiere Foruak mantenduz «kode eta lege bereziak, antzina- antzinakoak, bertakoen bihotzetan gordeak eta euskaran bertan zizelkatuak». Hortaz, bere obrak XVI. mendetik errepikatzen ziren mitema ugari berrartzen ditu: kantabrismoa, euskoiberismoa, berdinzaletasuna edo kristautasun pri- mitiboa.

Gainerako lurraldeekiko, Bizkaiak zuen gehiegizko pisuak eta zenbait atalen arteko desberdintasun estilistikoak iradokitzen dutenagatik, garai ez- berdinetan idatziak izan zirela pentsa liteke. Badirudi idazle erbesteratuak Fernando VII.aren begikotasuna bereganatu nahi zuela, erregea eta bere ar- basoak neutralki edo positiboki aipatuz eta inkisizioa eraldatzea proposatuz (indargabetu gabe). Era berean, bere anaia zen Simon Bernardoren, zenbait frantsestu eta liberalen, eta euskal probintzien memoria justifikatu nahian zebilela ematen du, nahita, ez baititu matxinadak aipatzen, ez eta Gipuzkoa Frantziar errepublikara atxikitzeko egindako saiakera ere.

1820an erbestetik itzuli zen eta Nuevos tribunales de España argitaratu zuen, praxi administratibo berria sistema konstituzionalaren barnera bil- tzen zuten arauak ulertarazteko (dagoeneko argitaratua zuen, 1806an, Tri- bunales de España. Práctica de los juzgados del Reino). 1822an Perfecciones analíticas de la lengua Bascongada argitaratu zuen, Pedro Pablo Astarloak utzitako ondarea ezagutzera emateko. Garai horretan bertan, joera liberal- moderatua zuen El Despertador egunkariko erredaktore izan zen, Bilbon, 1821. urte bukaeran inprimatzen hasi, eta 1822an berriro itzuli zena. Ha- sierako izaera politikoa alde batera utzi zuten, arreta literatura eta albistee- tara zuzentzeko. Kontrairaultza garaian muturrekotzat hartua zen, baina, pixkanaka, egunkariak euskararen gaineko ikerketak eta bertako dantza eta musika gordetzea izan zituen ardatz, atzerritik etorritako galbideratzearen aurrean.

Zamacolari buruz ezagutzen den azken berria Ogasun Ministerioari igorri- tako gutun bat da, Madrilen, 1826ko otsailean idatzia, bere seme-alabentzako lana eskatuz. Bertan, iraganeko hainbat meritu aipatzen ditu; besteak beste, Carlos IV.aren aginduetara zenbait kargu bete izana eta baita bere obra lite- rarioa ere. Horiez gain, 1822an jasandako espetxealdia ere aipatzen du, egun- karietan idatzitako artikulu batek muturreko liberalak asaldarazi baitzituen. Handik hilabete batera hil zen.

Ikusi ahal izan denez, Zamacolaren obra askotarikoa da. Badirudi, ordea, bere lanik esanguratsuena Historia de las Naciones Bascas izan zela. Juan Ig- nazio Iztueta Gipuzkoako dantza eta abestien biltzaileak liburu horren hain- bat pasarte aipatu zituen 1824an argitaratu zuen dantzen inguruko tratatuan.

XIX. mende bukaeran, Sabino Aranak Zamacolaren liburua erabili zuen bere arrazoibidearen oinarri. Argi dago, beraz, zergatik berrargitaratu zuen, Bil- bon, bere lagun Sebastian de Amorrortuk 1898an, eta, berriro 1900. urtean, Jose de Astuyren moldiztegian.

 

Obrak

 DON PRECIOSO, Elementos de la ciencia contradanzaria, Madril: Fermín Villal- pando, 1796.

DON PRECIOSO, Colección de las mejores coplas de seguidillas, tiranas y polos que se han compuesto para cantar a la guitarra, Madril: Villalpandoren moldiztegia, 1799.

EL BASCONGADO, Señores Bascongados. Uriarte Astarloa, J. M.ª, Pablo Pedro Astarloa (1752-1806), Durango: Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2002 [1806], 512-517. orr.

ZAMÁCOLA, J. A., Historia de las Naciones Bascas de una y otra parte del Pirineo septen- trional, III liburuki, Auch: Dupraten alarguna, 1818.

ZAMÁCOLA, J. A., Nuevos tribunales de España, Bilbo: Apraizen moldiztegia, 1821.

ZAMÁCOLA, J. A., Perfecciones analísticas de la lengua Bascongada. A imitación del sistema adoptado por el célebre idiologista D. Pablo Pedro de Astarloa en sus admirables Dis- cursos filosóficos sobre la primitiva lengua, Bilbo: Felipe Morales eta beste, 1822.

Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J., «Historiografian barrena, euskal herritarren kon- takizuna: Juan Antonio Zamakola eta Pedro Jose Astarloa (1818)», Vasconia, 37 (2011), 227-247. orr.

DE CEBALLOS-ESCALERA, A. eta DE ARTEAGA, A., La Orden Real de España (1808-1813), Madril: Montalbo Edizioak, 1997.

DÍAZ GORRITI, V., Juan Antonio de Zamacola: su vida, obra y concepción estético musi- cal, Leioa: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2015.

ESTEBAN OCHOA DE ERIBE, Javier, Discursos civilizadores. Escritores, lectores y lecturas de textos en euskera (c. 1767-c. 1833), Madril: Sílex, 2018.

FERNÁNDEZ SEBASTIÁN, Javier, La génesis del fuerismo. Prensa e ideas políticas en la crisis del Antiguo Régimen (País Vasco, 1750-1840), Madril: Siglo XXI, 1991.

MADARIAGA ORBEA, Juan, Apologistas y detractores de la lengua vasca, Donostia-San Se- bastián: Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Funda- zioa, 2006.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP