Ibilbidea
Elkarren segidako hiru egile desberdinek idatzi zuten kronika hau, 1406. eta 1454. urteen artean. Lehen zatia, 1406tik 1419ra bitartean idatzia, Alvar García de Santa María judu kristautuak osatu zuen. Aurreneko horretan, Joan II.a Gaztelakoaren erregealdiaren lehen urteen berri eman zuen, eta protagonismo nabarmena hartu zuen Fernando de Antequera erregeordeak. Bigarren zatia Juan de Mena poetak osatu zuen 1420tik 1434ra bitartean, eta Juan de Luna erregearen balidoaren urteak jaso zituen horretan. Azken zatia Fernán Pérez de Guzmanek idatzi zuen, 1435tik 1454ra bitartean, eta aurreko biak uztartu eta moldatu zituen.
Joan II.aren kronika iturri interesgarria da Alvaro de Lunak 1428an Lizarratik barna Nafarroa inbaditu zuenean, Gaztelaren ikuspegi ofiziala zein izan zen jakiteko, baita ondoren (1430) Majano herrian (Segovia) Gaztelak, Aragoik eta Nafarroak izenpetu zuten tregoaren eta horren ondorioen berri jakiteko ere. Orobat, Joan II.aren kronika iturri bereziki interesgarria da Arabako ermandadeek jauntxoen arteko liskarrak baretzeko ahaleginean zer-nolako esku-hartzea izan zuten jakiteko; 1442. eta 1443. urteetako nahasmenduetan, adibidez.
Obrak
Mata Carriazo y Arroquia, J. de (arg.), Crónica de Juan II de Castilla, Madrid: Real Academia de la Historia, 2002.
Bibliografia
Cantera Burgos, F., Álvar García de Santa María, cronista de Juan II de Castilla. Discurso leído ante la Real Academia de la Historia el día 6 de mayo de 1951, Madrid: Real Academia de la Historia, 1959.
Gómez Redondo, F., Historia de la prosa medieval castellana. vol. III: Los orígenes del humanismo. El marco cultural de r III y Juan II, Madrid: Cátedra, 2002.
— «Discurso y elocución en la Crónica de Juan II (1406-1434)», in Cahiers d’Études Hispaniques Médiévales, 27 (2004), 225.-248. or.
MacDonald, I., Fernando de Antequera, Oxford: Oxford University Press, 1948.
Porras Arboledas, P. A., Juan II, 1406-1454, Palencia: La Olmeda, 1995.
Aipamen bibliografikoa
Lizarraga Rada, M., “Joan II.aren kronika”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 316-317.





