Karguak eta lanbideak
Politikaria, abokatua, artxibozaina eta historialaria.
Ibilbidea
Henrike III.a Nafarroakoaren (gerora, Frantziako IV.a) altxorzain nagusi Gaillard Gallanden semea zen, eta unibertsitate-prestakuntza jaso zuen legegintzan. Badakigu Parisko Parlamentuan abokatu orokor gisa jardun zuela, gutxienez 1596tik, eta, horrez gain erresuma horretarako prokuradore jenerala izan zela 1606tik aurrera. Henrike III.aren kontseilari nagusietako bat izan zen, eta Estatuko Kontseiluko eta Nafarroako Kontseilu Pribatuko kide zen 1603an, eta, gero, Luis XIII.aren erreinaldian, Frantziako Kontseiluaren kide izan zen. Erlijio higanota praktikatu zuen, familiakoek bezala, eta parte-hartze garrantzitsua izan zuen kalbinismoaren esparruan, erregearen komisario izendatu baitzuten Frantziako eliza erreformatuen sinodoetarako.
Historialari-lanetan, artxibozain-lana ere egin zuen; esate baterako, Parisko Trésor des chartes Sainte-Chapelle delakoaren inbentarioa egin zuen (argitaratu gabe dago).
Zenbait historia-azterketa idatzi zituen, eta horien artean, Flandriako eta Nafarroako bere «memoriak» nabarmenduko ditugu. Dokumentazio ugari kontsultatu eta aztertu ondoren idatzi zituen memoria horiek, eta dokumentazio horren zati bat transkribatu eta eranskin gisa argitaratu zuen Gallandek. Kronika horren helburu nagusia Fernando Katolikoak Nafarroa «bidegabe» konkistatu zuela frogatzea zen.
Obrak
Discours sur l’état de la ville de la Rochelle et touchant ses anciens privilèges, Paris, 1626.
Traité du franc-alleu sans titre: prétendu par quelques provinces, au préjudice du Roy, Paris: Robert Estienne, 1629.
Des anciennes enseignes et étendards de France; de la chape de St-Martin; de l’office du grand sénéchal, dit Dapifer; de l’oriflamme ou étendard de St-Denis, etc., Paris: Estienne Richer, 1637.
Mémoires pour l’histoire de Navarre et de Flandre, contenant le droit du roi au royaume de Navarre et autres usurpés par les rois d’Espagne, Paris: Guillemot, 1648.
Inventaire du trésor des chartes de la Ste-Chapelle de Paris, s. l., d. g. Argitaragabea.
Bibliografia
Bibliothèque Nationale de France:August Galland, http://data.bnf.fr/11994394/auguste_galland/.
Michaud, J.-F.: Biographie universelle ancienne et moderne, Paris: Madame C. Desplaces, 1856, 15. libk., 437.-438. or.
Aipamen bibliografikoa
Adot Lerga, A., “Galland, August”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 712-713.





