XXI-XXII SINPOSIOAK: Emakumearen egoera Baskoniako zuzenbide historikoan

  • Hasiera
  • /
  • XXI-XXII SINPOSIOAK: Emakumearen egoera Baskoniako zuzenbide historikoan

XXI-XXII SIMPOSIOAK

IURA VASCONIAE: Emakumearen egoera Baskoniako zuzenbide historikoan

 

EGITARAUAK

IZEN EMATEA

IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA: 2024ko urtarrilak 25

Simposium-a

Euskera
TOKIA
Clara Campoamor aretoa
UPV/EHUREN Zuzenbide Fakultatea- Ibaetako campusa
Manuel de Lardizabal pasealekua, 2
20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Komunikazioak bidaltzea

Komunikazio-proposamena egiteko, abstract bat bidal daiteke iuravasconiae@iuravasconiae.eus helbidera.

XXI. sinposiorako bidalketa-data 2023ko abenduaren 4a da.

XXII. sinposiorako bidalketa-data 2024ko urtarrilaren 20a da.

HELBURU ZIENTIFIKOA

Zuzenbide pribatuko instituzio historikoak aztertzerakoan, askotan ez dugu kontuan hartzen arauek Zuzenbidearen ikuspegi androzentrikoa islatzen dutela. Ordenamendu juridikoaren berrikuspenen bidez gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko asmoa izan bada ere, arauaren itxurazko neutraltasunaren azpian desparekotasun-elementuak daude oraindik. Azterlan historiko juridiko-pribatuek gutxitan hartzen dute aintzat kategoria formalki neutroen azpian –«ezkontza», «filiazioa», «araubide ekonomikoa», «jabetza» eta «jaraunspena» kasu– gizonen posizio nagusiaren eta emakumearen mendeko posizioaren arteko tentsioa ezkutatzen dela. Ez da kasualitatea zuzenbide pribatua osatzen duten instituzioak –batez ere, familia eta jabetza–, gizarte historikoetan, emakumeen gizonekiko mendekotasuna iraunarazteko esparru juridiko aproposenak izatea.

Nahiz eta Estatuko doktrina juridikoak emakumek zuzenbide pribatu historikoan izan duten posizioa aztertu duen eta arlo horretako literatura zientifikoa sortzen hasi den, genero ikuspegi hori apenas hartu den kontuan Baskoniako Zuzenbide Zibilari buruzko azterlanetan. Hutsune hori betetzeko eta auzi berriak jorratzeko, Iura Vasconiae-ren hurrengo bi sinposioetan, generoen arteko ezberdintasuna agerian uzten duten euskal zuzenbide zibileko instituzioak aztertuko dira, eta, oinordetzaren, jabetzaren edo ezkontzaren araubide ekonomikoaren arloetako arazoei irtenbide ezberdinak eman zizkieten inguruko beste ordenamendu batzuekin alderatuko dira.

Alt

Ikuspegi historiko-alderatuari esker, Baskoniako zuzenbide zibila, esan izan den bezala (MONASTERIO, AYERBE), emakumeak ordenamendu juridiko pribatuan duen egoerari dagokionez bere garairako aurreratua den ebaluatuko da. Azterketa horren bidez, halaber, arlo pribatuan berdintasunaren aldeko borrokan aitzindari izan genituen emakumeen historiaren lanketan ekarpen bat egin nahi da. Emakumeen bizitza pribatuaren memoriaren berreskurapena, Baskoniako ordenamendu zibiletan zuten posizioaren ikuspegitik; horixe da Iura Vasconiae Fundazioak antolatutako bi sinposioetako ardatza.

Hitzaldien metodologia aipatu dugun helburu bikoitzarekin lotuta dago: oinarrizko instituzioak emakumearen egoeraren ikuspegitik aztertzea, eta beste lurralde-zuzenbide batzuekin alderatzea. Asmo horrekin, bi jardunaldi antolatu dira, lau mahaitan banatuta, honako gai hauek aztertzeko: gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna, ezkontza-zuzenbidea, oinordetza eta jabetza landa-munduan, hurrenez hurren. Mahai bakoitzean, euskal zuzenbide zibileko instituzio propioak aztertuko dira eta, ondoren, emakumeek beste lurralde-zuzenbide batzuetan duten egoera alderatu ahal izateko erantzun bat emango da. Mahai bakoitzaren lehendakaritzak saioa aurkeztuko du eta respondentaren hitzaldiaren ondorengo eztabaida moderatuko du

Sinposioan batzorde zientifikoak aurretik onartutako komunikazioetarako lekua egongo da; jardunaldi bakoitzaren bukaeran irakurri ahal izango dira. Sinposioak Iura Vasconiae aldizkarian argitaratuko dira gerora.

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Alt

Rosa Ayerbe Iribar, Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra (UPV/EHU)
Roncesvalles Barber, Zuzenbide Zibileko katedraduna (Errioxako Unibertsitatea)
Aurora López Azcona, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra (Zaragozako Unibertsitatea)
Itziar Monasterio, Zuzenbide Zibileko irakasle titular erretiratua (Deustuko Unibertsitatea)
Elsa Sabater, Zuzenbide Zibileko irakasle titular erretiratua (NUP))
Lola Valverde, Historia Garaikideko katedradun erretiratua (UPV/EHU)
Alexandre Zalbalza, Zuzenbide Pribatuko katedraduna (Bordeleko Unibertsitatea)

ZUZENDARIA:

Itziar Alkorta Idiakez, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra (UPV/EHU)

Antolatzailea:

Alt

Laguntzaileak:

Alt
Alt
Alt
taxonomia: simposio