VIII. Sinposioa: Gizarte plurinazionalak eta aldaketa konstituzionala

  • Hasiera
  • /
  • VIII. Sinposioa: Gizarte plurinazionalak eta aldaketa konstituzionala
VIII. Sinposioa: Gizarte plurinazionalak eta aldaketa konstituzionala
Azalpena

O

XEDE ZIENTIFIKOA

“Gizarte plurinazionalak eta aldaketa konstituzionala” izeneko VIII. sinposioak aztertu du nola mendebaldeko munduko estatu batzuetako leku batzuetan, haien berezitasun kulturalari ematen zaien tratamendu konstituzionalarekiko ondoeza adierazten duten, ikuspegi zabal eta politikotik. Zehazki, Kanadari (Quebec), Britainia Handiko Erresuma Batuari (Eskozia) eta Espainiari (Katalunia, Euskal Herria) begiratuko diegu eta Italiaren kasua ere (Sizilia) aipatuko dugu, berritasunagatik.

Batetik, gizarte nazional horietako bakoitzean, bai nagusian, bai mendekoan, azken hamarkadan izandako bilakaera ekonomiko, kultural eta politikoaren oinarrizko datuen berri ematen saiatu gara. Aldaketa horiek azalduko lukete populazioetan Estatu komunaren barruan edo kanpoan kokatze konstituzional berria izatearen beharra nola zabaldu den.

Bestetik, mendeko gizarte nazionalek txertatuta dauden Estatu horien status quo konstituzionalean hautematen dituzten desorekak azaltzen saiatu gara. Deskribatu egin behar dira gizarte horietako jarrerak, bai, egoerarekin gustura dauden sektoreena, bai gustura ez daudenena, agian bi aldaeratan, oinarri dituzten filosofia politikoak eta aldaketarako proposamenen edukia nabarmenduz, gai garrantzitsuak azpimarratuz eta, hala dagokionean, dagokion estatuko etorkizun konstituzionalaren inguruan egin litezkeen aurreikuspenak ere azpimarratuz.

  • Data26 Sep 2017