VII. Sinposioa: Fiskalitatea
Azalpena

XEDE ZIENTIFIKOA

Ezaguna da mendebaldeko Europako erakunde politikoetan, handietan zein bigarren mailakoetan fiskalitateak zer garrantzi duen. Lehenik, Erdi Aroan eta Aro Modernoan Euskal Herriko lurraldeek kokagune edo harremankide izan dituzten erreinuetan Ogasunak izandako bilakaeraren ezaugarriak aztertu dira.

Ondoren, Nafarroan “Estatu” fiskalitatearen sorrera eta erreinuko zerga-estrategiak ezagutuko ditugu; baita Erdi Aroan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko mendeko Ogasunek zuten funtzionamendua ere.

Hirugarrenik, Aro Modernoko ogasunaren berezitasunetan murgilduko gara.

Aro Garaikideari dagokionez, Ogasun tradizionalak erregimen liberala ezartzean izandako krisia jorratu dugu eta, amaitzeko, Kontzertuaren eta Hitzarmen ekonomikoaren erregimen bereziak aztertu ditugu.

  • Data26 Sep 2017