VI. Sinposioa: Armada Euskal Herrian
Azalpena

XEDE ZIENTIFIKOA

Euskal Herriko armada izenburu orokorraren harira, batetik, bateratu egin nahi ditugu Euskal Herriko lurraldeetako historian zehar defentsa nola antolatu zen eta hemengo defentsa-antolaerak erregearen eta estatuaren armadei eginiko ekarpenak aztertzeko egin berriak diren ikerlanak. Helburu horrez gain, egiaztatu egin nahi ditugu gabeziak osatzeko ikerketa behar duten gaiak, erantzun egin nahi ditugu erantzunik gabe gelditutako galderak eta gaia landu den arloetan gaiak duen egoera ere berdindu egin nahi dugu.

Erreferentzia-esparru gisa Espainiako, Frantziako eta Amerikako armadek izandako bilakaera aztertu ondoren, Erdi Aroko defentsa eta gerra aztertuko ditugu. Erregearen armadak sortu ondoren Euskal Herriko lurraldeek armada haietan nola parte hartu zuten azalduko dugu, ahalik eta zehatzenen. 1876an Foruak abolitzeko eginiko legearen ondorioz soldadutza ezarri izanak astindu egin zuen euskal gizartea eta horren ondorioak aztertuko ditugu foru-elkargo armatuen existentzia ahaztu gabe.

Sinposioa amaitzeko saio bat eskainiko diogu II. Errepublikako Estatutuetan defentsa nola adierazi zen eta hura gerra zibilean (1936-1939) Eusko Gudarostean nola islatu zen aztertzeko.

  • Data26 Sep 2017