XV. Sinposioa: Fede eta leialtasun irmoenaren ezkutua eta haren garaia

  • Hasiera
  • /
  • XV. Sinposioa: Fede eta leialtasun irmoenaren ezkutua eta haren garaia
XV. Sinposioa: Fede eta leialtasun irmoenaren ezkutua eta haren garaia
Azalpena

Escudo de la más constante fe y lealtad [del Muy Noble y Leal Señorío de Vizcaya] lanaren edizioa argitaratu zen 2015eko abenduan, Textos Clásicos del Pensamiento Político y Social en el País Vasco izeneko bildumaren barruan (Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua). Sinposio honek aipatutako lana ez ezik, idatzi zuten garaia ere aztertzen du, eta kontuan hartzen du, batetik, Bizkaiko Jaurerriko aholku-emaileen ikuskera historikoa eta produkzio doktrinala zintzo bildu zituen testua dela –XVIII. mendearen erdialdean adierazi bezala–, bai eta, bestetik, aurreko esperientzia luzea barnean hartu zuela ere. Historiografi a juridikoak ez zuen arreta handirik jarri lan horretan, salbuespenak salbuespen (Francisco Elías de Tejada, Andrés de Mañaricúa edo José María Portillo, besteak beste), baina haren azken argitalpena eta bertan dagoen atariko azterketa, ordea, oinarri irmoa dira orain aurrera egin dezagun Bizkaiko foru-araubidea nola gauzatu, interpretatu eta defendatu zuten are hobeto ezagutzeko eginkizunean. Sinposio honetan bildutako espezialisten ekarpenek, ondorio gisa argitaratuko diren askotariko txostenekin batera, argi eta garbi erakutsiko dute Foruaren interpretazio bat izan zen Escudo lanak jorratu beharreko gai ugari utzi zituela aztertzaileen esku.

  • Data26 Dec 2017