X. Sinposioa: Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako Konstituzio historikoak (1812-1876

  • Hasiera
  • /
  • X. Sinposioa: Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako Konstituzio historikoak (1812-1876
X. Sinposioa: Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako Konstituzio historikoak (1812-1876
Azalpena

XEDE ZIENTIFIKOA

Baionako eta Cádizko Konstituzioen eta Euskal Herriko lurraldeetako foruen arteko harremanari eskaini genion aurreko sinposioa eta orduan abiatutako ildoari jarraitu nahi dio FEDHAVek oraingoan ere. Horregatik, konstituzio liberalen eta konstituzio historikoen arteko harremana aztertuko du eta, horretarako, lehenik, 1834ko, 1837ko, 1845eko, 1869ko eta 1876ko konstituzio-testuetako foru-sistemarekiko irekitasuna edo itxitasuna aztertuko dugu. Ondoren, 1839ko urriaren 25eko estatu-legea egin arteko foru-araubideen bilakaera aztertuko dugu eta kapitulu berezi bat eskainiko diogu gai horri, Nafarroan oraindik indarrean den arau erabakigarri bat baita.

Foru Berriaren garaiari lotutakoa da beste atal bat; Nafarroako 1841eko Lege Itundutik eta moderatuen arautik aurrerakoa.

  • Data26 Sep 2017