V. Sinposioa: Gizarte-taldeen estatutu juridikoa Euskal Herriko lurraldeetan: Erdi Arotik gure garairaino

  • Hasiera
  • /
  • V. Sinposioa: Gizarte-taldeen estatutu juridikoa Euskal Herriko lurraldeetan: Erdi Arotik gure garairaino
V. Sinposioa: Gizarte-taldeen estatutu juridikoa Euskal Herriko lurraldeetan: Erdi Arotik gure garairaino
Azalpena

XEDE ZIENTIFIKOA

Jakitea eta ulertzea gizartea osatzen zuten taldeek haien egoera juridikoaren emaitza gisa gizartean zer egoera eta espazio zuten; hau da gizarteko estatusa finkatzen zuten zer araudiren eraginpean zeuden.

Euskal Herriak gai honetan eskaintzen digun ikuspegia oso zabala eta askotarikoa da, bai talde batzuk lurralde batean edo batzuetan bakarrik zutelako presentzia, bai lurraldeetako ordenamendu juridikoak ere desberdinak zirelako batean eta bestean, eta hala gizarte-egitura ezberdinak sortzen zituzten.

Erdi Aroan agerikoa zen jada aniztasun hori, besteak beste, talde etno-erlijiosoen presentzia ez zelako berdina batean eta bestean, batzuk besteak baino baztertuago zeudelako eta Aro Modernoan Europako esparruan ondo txertatutako erakunde sozialekin batera, beste erakunde batzuk ere baziren, originaltasun handiko bereizgarriak zituztenak. Biak estamentuzko gizarteak ziren, baina bigarrenean, ia herritar guztiak nobleak ziren, horrek dakartzan ondorioekin.

  • Data26 Sep 2017