TJV Navarra 3 | RICO ARRASTIA, María Iranzu | Las visitas ad limina de la diócesis de Pamplona (1585-1909): documentos

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-608-4777-9

Urtea: 2015

Formatua: Liburua

Laburpena:

Las visitas "ad limina" de la diócesis de Pamplona (1385-1909)Documentos lana apezpiku iruindarrek aldi horretan egindako ad limina bisitek eragin zuten dokumentazio guztiaren bilduma sistematikoa da. Apezpikuek bisita horiek egin zituztela adierazten du dokumentazio horrek, eta erakunde horren zein bere dokumentu-tipologiaren berri ematen du.

Elizbarrutiaren egoera material eta espiritualari buruzko makina bat datu biltzen ditu dokumentu-corpus horrek, alderdi ezberdinen ingurukoak; hala nola, alderdi ekonomikoak, politikoak, instituzionalak, demografikoak, geografikoak eta kulturalak jasotzen ditu. 283 dokumentuen transkribapenaren aurretik, azterlan bat dago sarrera gisa, eta, besteak beste, gai hauek jorratzen dira bertan: ad limina bisitak, ikerketa-xedearen mugaketa geografiko eta kronologikoa, dokumentuen jatorri diren artxibategiak (Vatikanoko Artxibategi Sekretua, Iruñeko Katedraleko Artxibategia, Iruñeko Elizbarrutiko Artxibategia eta Nafarroako Artxibategi Orokorra), dokumentuen hizkuntzak, dokumentuen edukiei eta banaketari buruzko azterketa laburra, mendeen eta tipologiaren arabera.

Apezpikuek egindako ad limina bisiten betetze-mailari buruzko estatistika-datuak jasotzen dituen eranskinak daude amaieran; horietan, aldi batzuetako betetze-maila altuak eta beste aldi batzuetako betetze-maila baxuak alderatzen dira, edo, zenbaitetan, apezpiku batzuek bisita horiek egiteko zuten konpromisoa eta bisitarik egin ez zutenen konpromisoa alderatzen dira.

Sumarioa:

Lotura

Obra osoa deskargatu:

Alt