TJV Navarra 2 | DE ELIZONDO, Joaquín | Novíssima Recopilación de las leyes del Reino de Navarra, hechas en sus Cortes Generales desde el año 1512 hasta el de 1716 inclusive (Volumen 2)

Argitaratzen du: FEDHAV, ZUBIRI JAURRIETA Amparo

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-613-6351-3

Urtea: 2009

Formatua: Liburua

Laburpena:

Novísima Recopilación testu ofiziala da, Iruñeko Gorteek (1701-1702) sustatu zutena, Lizarrako Gorteek (1724-1726) onartu zutena, eta 1735ean argitaratu zena. Gaien arabera antolatutako bi liburukik osatzen dute, eta Nafarroako Erresumak 1512tik 1716ra bitartean eduki zituen legeak jasotzen dira bertan. 125 titulutan eta bost liburutan bildutako 1.838 lege jasotzen ditu, eta honela daude egituratuta: lehenengo liburua, De las Leyes del Reino de Navarra izenekoa, besteren artean, erregeari eta bere koroatzeari, erregeordeari, gorteei, erresumaren, bertako herritarren, salbuespenen eta loturen mugei, erresumako legeei, errege-xedapenei, gotorlekuei, lanbide publikoei, errege-taulei, barrutiei eta pribilegioei buruzkoa da; bigarren liburuak, De los juicios delakoak, kontu prozesalak jorratzen ditu; hirugarrenak, De los contratos y últimas voluntades delakoak, gai zibilak lantzen ditu; laugarrenak, De los delitos lanak, zigor-arloko gaiak jasotzen ditu; eta, bosgarrenak, De las cosas extraordinarias y que no se pueden reducir a las materias de los libros pasados izena duenak, askotariko xedapenak jasotzen ditu (kofradiei, limosnei, bideei, txanponari, ehiza eta arrantzari, errege-obrei, errotei eta hainbat lanbideri buruzkoak, besteren artean).