TJV Gipuzkoa 4 | DE EGAÑA, Domingo Ignacio | El guipuzcoano instruido en las reales cedulas, despachos, y ordenes, que há venerado su madre la Provincia: en los esmeros, con que se há dedicado siempre al Real servicio

Argitaratzen du: FEDHAV, AYERBE IRIBAR Mª Rosa

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-617-7120-2

Urtea: 2016

Formatua: Liburua

Laburpena:

1696tikk 1780ra bitarteko dokumentazioaren gainean egin zen bilaketa eta azterketa sakonaren emaitza da obra. 1789an ikusi zuen argia, eta berehala hartu zen probintziako bizitza publikoan ezartzeko material gisa, benetako "eskuliburua" baita; izan ere, gaien arabera antolatuta, eta, horien barruan, agertu ziren dataren arabera ordenatuta, Gipuzkoari eragin zioten auto, batzarren zein foru-aldundien hitzarmen, pribilegio, hobari, errege-agindu eta abar nagusiak adierazten dira.

Bernabé Antonio de Egañak adierazi zuen xehetasun, zehaztasun eta urte askotako neke ikaragarriz landu zuela lan hori 1779ko batzarreko ordezkarien idazkariak, eta idazkaritza maneiatzen dutenek eta lana gogotsu irakurtzen dutenek bakarrik ulertu ahal izango dutela lanaren erabilgarritasuna; bada, berori inprimatzea agindu zuten batzarrek herrialdeko herriek eta herritarrek erabiltzeko eta horien zerbitzura jartzeko lan erabilgarritzat jo zuten, eta bitarteko horren bidez heziketaren interesak finkatuko zirelako itxaropena eduki zuten.

1781eko apiriletik aurrera, Gipuzkoako herrietara inprimatutako aleak bidaltzen hasi ziren, erabilera pribaturako, oraingoz. Horrela, gipuzkoar guztiak hezteko xedez, baina, bereziki, XIX. mendearen erdialdean goi-mailako politikagintzan jarduten zutenak hezteko xedez zabaldu zen lanaren edukia, horren laguntzarik gabe, aspalditik ez baitute foruen lurraldean urrats bat bera ere ematen asmatzen gure gizon handiek.

Obra osoa deskargatu:

Alt