TJV Gipuzkoa 3 | DE ARAMBURU ABURRUZA, Miguel | Nueva Recopilación de los Fueros, Privilegios, Buenos Usos y Costumbres, Leyes y Ordenanzas de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1696)

Argitaratzen du: FEDHAV, AYERBE IRIBAR Mª Rosa

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-616-9078-7

Urtea: 2014

Formatua: Liburura

Laburpena:

Miguel de Arambururen ahaleginari eta lan onari esker egin zen probintziako prozesu biltzaile luzeari amaiera emanez, 1691n eman zitzaion lana probintziari, izenburu honekin: Nueva recopilación de los fueros, privilegios, leyes, ordenanzas, buenos usos y costumbres de la Provinçia de Guipúzcoa. Hitzaurre bat eta 41 titulu dauzka, 328 ataletan banatuta, eta lanketarako metodo propioa jarraitu zen bertan; izan ere, gai berari buruzko hainbat dokumenturen xedapenak bateratuz egindako atalekin nahastu baitzuen bildu beharreko pribilegioaren kopia osoa, dokumentu horien egilea, tokia eta emakidaren edo onarpenaren data eta probintziako artxibategian zuten kokapena aipatuz.

Bi atalek aberasten dute lan izugarri hori; batetik, Gipuzkoako foruetan 1397tik (Enrique III.a) 1521era arte (Carlos I.a) egon ziren hainbat berrespenen, Confirmaciones deiturikoen, transkribapenak ageri dira, eta atalei buruzko taula bat, Tabla de Capítulos delakoa, jaso da, errazago erabil dadin. Bernardo de Ugarte inprimatzaileak 1.830 ale inprimatu zituen, Tolosan, 1696an. Felipe V.aren berrespenen ondoren (berretsitako pribilegioak, 1701, eta gainerako foruak, 1704), ale gehiago inprimatu ziren, eta, 1758tik aurrera, eranskin bat sartu zen. Gorosábelek 1860an argitaratu zuen berriz multzoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gero, 1918an.

Obra osoa deskargatu:

Alt