Konbentzioaren aurkako gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsari buruzko mintegia

  • Hasiera
  • /
  • Konbentzioaren aurkako gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsari buruzko mintegia
12 Abe 2016

Abenduaren 28rako, mintegi bat antolatu du Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak, Konbentzioaren aurkako gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsari buruzkoa.

María Rosa Ayerbe Iríbar eta Álvaro Aragón Ruano Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak izango dira hizlari nagusiak. María Rosa Ayerbek duela gutxi ikertu du Konbentzio Gerran Gipuzkoari egin zitzaion defentsa, 1797ko irizpen bat aztertuz.

Gregorio Monreal Zia Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun emeritua arituko da mintegiko moderatzaile-kontalari lanetan.

Tokia: Zuzenbide Fakultatea, 3.4. ikasgela. Ibaetako campusa. Donostia-San Sebastián.