IV. Sinposioa: Foru-udalerria eta egungo udalerria

  • Hasiera
  • /
  • IV. Sinposioa: Foru-udalerria eta egungo udalerria
IV. Sinposioa: Foru-udalerria eta egungo udalerria
Azalpena

XEDE ZIENTIFIKOA

Gaur egungo udalerriaren izaera juridikoa eta udalerriaren eskumen-esparrua hobeto ulertzea, erakunde horrek izandako bilakaera historikoa kontuan hartuta. Udalerrien autonomia denboran kokatu behar da eta erromatarren municipium delakoaren aurrekaria eta Erdi Aroan herritarren bizimodu soziala, erreinuetako lurralde-botereen aurrean salbuespenean eta autonomian oinarritutako tokiko ordenamenduen babespean nola berreskuratu zen aztertu behar da. Bestalde, XIX. mendeko udalerri konstituzionalek, hasierako fasean, Zuzenbidearen aurrean berdinak ziren herritarrek osatutako gizarte bat zuen abiapuntua, baina beharren arabera, edo administrazio zentralaren erosotasuna kontuan hartuta, probintziatan eta barruti batzuetan eta udalerrietan zeuden egituratuta. Udalerriak Estatuaren eskutik funtzio publikoen esleipena jasotako entitateak dira. Baina XX. mendeko konstituzioetan, udalerrien autonomiari atea zabaldu zaio. 1978ko Konstituzioaren artikuluek udalerriei protagonismo instituzionala ematen die autonomia eskuratzeari dagokionez, lurralde-antolaketarako erakunde gisa edo hauteskunde-barruti gisa eta VIII. izenburuan aipatzen den tokiko entitateentzako araudia autonomia gidalerrotzat hartzean dago oinarrituta. Euskal Herriko lurraldeei dagokienez, udalerri-autonomiak 1978ko Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren babesa du. Testua idatzi baino lehenagoko udalerrien berezitasunei eusteko bermetzat har daiteke, edota alor honetan araudia berritzako gaitasun gisa ere bai. Udalerri lotutako gaiak konstituzionalistek eta administratibistek landu izan dituzte batez ere. Zuzenbidearen arloko historialarien arreta ere bereganatu du gai honek, batez ere joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera. Indartzen ari da udalerriaren denbora-dimentsioa aintzat hartu behar dela dioen ideia; hau da, Antzinako Erregimenetik hasita konstituzionalismo garaikidearen faseetan izandako bilakaera hartu behar dela kontuan esaten da. Eta udalerri-araubidea ikuspegi batetik baino gehiagotatik aztertu behar dela ere esaten da; hau da, ikuspegi juridikoari, alderdi ideologikoak, sozialak, ekonomikoak eta abar gehitu behar zaizkiola.

  • Data26 Sep 2017