Iura Vasconiaek Lizarra eta Donostiako foruei buruzko lan kolektibo bat argitaratu du

  • Hasiera
  • /
  • Iura Vasconiaek Lizarra eta Donostiako foruei buruzko lan kolektibo bat argitaratu du
25 Abu 2020

Foruak lehentasunezko aztergaia izan dira –eta hala dira oraindik– zuzenbidearen historialarientzat, baina baita Erdi Aroan espezializatutako historialarientzat ere, hala nola José María Lacarra, Ángel Martín Duque eta José Luis Banús y Aguirre, guztiak ere aitzindariak gure bi foru-testuen azterketaridagokionez, zeinari lehen mailako ekarpenak egin baitizkioten. Liburuki honetan jasotako txostenek tokiko foruei buruzko eztabaida berriak irekitzen dituzte, ikuspegi berriak eskaintzearekin batera, eta hiribilduen eraketa-prozesuari buruzko jakintza historiografikoaren, juridikoaren eta arkeologikoaren egoera eguneratzen dute. Izan ere, elkarrizketan jartzen ditu azken urteotan zuzenbidearenhistorian, historia sozialean eta arkeologian egindako aurrerapenak. Obra hiru bloke handitan egituratuta dago. Lehenengoan, Gipuzkoako eta Nafarroako Goi Erdi Aroko eta Erdi Aro Beteko giltzarriak aztertzen dira; bigarrenak iturrien esparruari eta udal-foruen inguruko eztabaidei jartzen die arreta, eta Lizarrako eta Donostiako foruen edukian zentratzen da. Azkenik, liburukiaren hirugarren zatiak, Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoan eratu eta garatu ziren hainbat gertaera juridiko, politiko eta sozialetan –esate baterako, itsas zuzenbidea eta gutxiengoen eskubide sozialak eta politikoak– kokatzen ditu Lizarrako eta Donostiako foruak.

 

Lana deskargatzeko, klikatu hemen.