Iura Vasconiae-ren 12. zenbakia argitaratu da

  • Hasiera
  • /
  • Iura Vasconiae-ren 12. zenbakia argitaratu da
Alt
19 Urr 2016

Iura Vasconiae aldizkariaren 12. zenbakia argitaratu berri da, eta dagoeneko eskuragarri dago gure liburutegi birtualean.

Euskal Herriko lurraldeetako zuzenbide historiko eta autonomikoaren XIII. sinposioari aurkeztutako ponentziak jasotzen ditu liburukiak. Sinposio horretan, Gernikako Estatutuaren osteko eta Nafarroako Foruaren Hobekuntzaren osteko garaiari buruz aritu ziren.

Gernikako Estatutuak itxaropen ugari piztu zituen; hala ere, berori onartu ondorengo Euskal Herriaren historia gertakizun frustragarriek osatzen dute, eta, azken hamabost urteetan, larriagotu egin dira horiek, krisi ekonomiko oso gogorraren ondorioz. 1979tik aurrera kateatzen diren gertakariek azaltzen dute gaurko egoera. XIII. sinposioaren asmoa izan zen prozesu zail horren funtsezko koordenatuak aztertzea; bai eta 1982an Nafarroako Foruaren Hobekuntzaren ostean sortu zen prozesua aztertzea ere. Varia saileko artikulu batekin, iruzkin batekin eta Rafael Miezari eta Adrián Celayari eskainitako bi In memoriam-ekin osatzen da aldizkaria.