Iura Vasconiae Fundazioaren XIX. Simposio azaroaren 26an ospatuko da eta Euskal Herriko Udal erregimenari buruzkoa izango da

  • Hasiera
  • /
  • Iura Vasconiae Fundazioaren XIX. Simposio azaroaren 26an ospatuko da eta Euskal Herriko Udal erregimenari buruzkoa izango da
23 Aza 2021
Iura Vasconiae Fundazioaren XIX. Simposioa azaroaren 26an egingo da Donostian, Fundazioaren egoitzan. Jardunaldien izenburua "Euskal Herriko Udal erregimena XVIII. mendetik XXI. mendera" izango da. Simposioan parte hartzea librea da, edukieraren arabera. Bertaratzeko, beharrezkoa da bertaratuko zarela baieztatzea, iuravasconiae@iuravasconiae.eus helbidera idatziz. Zoom plataformaren bidez on-line parte hartu nahi dutenek azaroaren 24a baino lehen bidali beharko dute posta elektronikoa helbide berera.