Iura Vasconiae Fundazioak Nafarroako "Konstituzio historikoari" buruzko jardunaldiak antolatu ditu Nafarrroako Parlamentuarekin eta NUPekin batera

  • Hasiera
  • /
  • Iura Vasconiae Fundazioak Nafarroako "Konstituzio historikoari" buruzko jardunaldiak antolatu ditu Nafarrroako Parlamentuarekin eta NUPekin batera
18 Aza 2021

Iura Vaconiae Fundazioak Nafarroako "Konstituzio historikoari" buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu Nafarrroako Parlamentuarekin eta NUPeko I-Communitas Intistutuarekin batera. Jardunaldiak azaroaren 26an egindo dira Nafarroako Parlamentuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Lehen konstituzionalismoaren agerpenarekin, Diputazioak eta Nafarroako Gorteek esan zuten erresumak bazuela bere konstituzio historikoa, hau da, bere foruak. Konstituzio historikoari buruzko lehen diskurtsoa 1776-1777an sortu zen, Nafarroako Diputazioak urte horietan Campomanes Gaztelako Kontseiluko fiskalarekin izandako kinten inguruko polemikaren ondorioz. Teoria horren egilea Juan Bautista de San Martín y Navaz legelari nafarra izan zen. Aurrerago, Alejandro Dolarea Erresumako sindikoaren teorizazioa etorri zen, Nafarroako zuzenbidea eta erakundeak konstituzionalismo liberalaren esparru berrietara egokitzea bilatu zuena, lehenik Baionako Batzarrean eta gero Cadizeko Gorteetan. Konstituzio historikoaren oihartzunak XIX. mendean zehar entzungo ziren foruen aldarrikapenarekin batera.

Jardunaldietako programa osoa ikusteko, egin klik ondorengo estekan:

https://www2.unavarra.es/gesadj/centroJeronimoAyanz/Jornada%20Doctoral%20La%20Constitucion%20historica%20de%20Navarra.%20Parlamento%20de%20Navarra.pdf