Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide historiko eta autonomikoaren XVI. Sinposioa

Iura Vasconiaeren XVI. sinposioak 1979ko Gernikako Estatutua erreformatzeko proposamenekin erlazionatutako gai ugari jorratu nahi ditu. Kultura-komunitatearen arloan partekatzen diren autogobernuko tituluak oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernamenduaren arazoak jorratuko dira, baita EAEren etorkizuna Europan eta munduan eta estatutuaren paktu berria betetzeko bermeak ere. Hartutako ikuspuntuaren asmoa da erreformatuko diren gaiei komunitate akademikoak eztabaidatu eta kontrasta ditzakeen proposamen berritzaile berriak ematea, estatutuen inguruko debatean zorroztasun akademikotik eta ideien kontrastetik laguntzeko.

Inskribatzeko formularioa

Inskribatzeko epea amaitu da, barkatu eragozpenak.