22 Ira 2011

FEDHAVek, argitaratzen dituen lanak hedatzeko, liburutegi birtuala jarri du webgunean.

Liburutegia egiteko lanak ez daude, oraindik, burututa, baina aurreratuta daude eta hala, FEDHAVek argitaratutako lan gehienen testu osora sartzeko bidea libre eta doan eskaintzen dugu. Testu osoak irakurtzeko aukera emango duten argitalpenak gero eta gehiago egiteko asmoa du erakundeak.

Bilaketak egileen izena eta egile bakoitzaren lanen izenburua jarrita egin daitezke. Izenburuetan sartu ditugu monografia bakoitzari, haien kapitulu eta zatiei dagozkienak eta Iura Vasconiae aldizkariko artikuluenak. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren aldizkaria.

FEDHAVek liburutegian sartu dituen argitaratzeak zortzi bloketan daude banatuta. Hona hemen bloke horien izenak: Iura Vasconiae aldizkaria; Euskal Herriko testu juridikoak. Nafarroa; Euskal Herriko testu juridikoak. Gipuzkoa; Humbodt Saila, Etxegarai Saila, Autogobernuaren koadernoak, Euskal Herriko autogobernua eta Sail digitala.

Azken bloke bat ere prestatu dugu liburutegirako. Beste erakunde batzuek Euskal Herriko Zuzenbidearen Historiaren inguruan argitaratutako lanak txertatuko ditugu hor.